Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2004ko azaroaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
5973

LEHIAKETA. Iragarkia, Donostia-San Sebastiángo Loiolako Erriberako AM05 aldeko 220/8.2 lur-zatian 70 etxebizitza eta eranskinen I. fasea eraikitzeko lanen kontratua esleitzeko dena (27/04).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Zerbitzua (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

c) Espedientearen zenbakia: (27/04).

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Donostia-San Sebastiángo Loiolako Erriberako AM05 aldeko 220/8.2 lur-zatian 70 etxebizitza eta eranskinen I. fasea eraikitzea.

b) Entregatu beharreko unitate-kopurua.

c) Loteak: ez.

d) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

e) Gauzatzeko epea (hilabeteak) edo entregatzeko azken eguna: 10 hilabete, lanaren zuinketa-akta izenpetzen denetik.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: milioi bat bostehun eta hogei mila eta berrogeita bat euro eta laurogeita hamalau zentimo (1.520.041,94) gehienez.

5.– Bermeak.

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: esleipenaren aurrekontuaren %4.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza.

b) Helbidea: Andia kalea 13, 6. solairua.

c) Herria eta posta kodea: Donostia kalea, 20004.

d) Telefonoa: 943 02 28 10.

e) Faxa: 943 02 28 11.

i) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2004ko abenduaren 3a.

j) Kontratuari buruzko argibide guztiak biltzen dituen web orria: www.ej-gv.net

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: C taldea, 2 azpitaldea eta e kategoria.

b) Bestelako betebeharrak: ez.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2004ko abenduaren 9a, 13:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: A eta B gutunazalak aurkeztu beharko dira, administrazio-baldintza berezien agirian adierazitakoa barruan daramatela.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Erregistro Orokorra. Zerbitzu Zuzendaritza (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

2.a Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea 1, Lakua I eraikina, B solairuartea.

3.a Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete.

e) Aldaerak (lehiaketa): ez da aldaerarik onartzen.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua (gehienezkoa eta gutxienekoa): ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Zerbitzua (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

b) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea 1, beheko solairua, 4 aretoa.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2004ko abenduaren 13a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

11.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko urriaren 29a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.


Azterketa dokumentala