Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2004ko azaroaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Eusko Legebiltzarra
5971

EBAZPENA, Eusko Legebiltzarreko Mahaiarena, audio/bideoko goi-mailako kalitatea duen edizio eta grabazio sistema bat erosteko eta Eusko Legebiltzarreko SAN sarean gorde eta txertatzeko lehiaketa publikoaren esleipenaren berri ematen duena.

(06-600-04 esp.)

Eusko Legebiltzarreko Mahaiak, 2004ko azaroaren 9ko bileran, erabaki du lehiaketa publikoa honako enpresa hauei esleitzea:

– 1. atala (Audio/bideoko goi-mailako kalitatea duen grabazio-sistema) Promovisa-ri, 111.317,08 euroren truke.

– 2. atala (Goi-mailako kalitateko audio/bideorako SAN biltegiratze-kabina ) SCCri, 339.858,58 euroren truke.

– 3. atala (EMC datuen biltegiratze masiborako kabina handitzea) Unisys España SAri, 74.667 euroren truke.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,

JUAN M.ª ATUTXA MENDIOLA.


Azterketa dokumentala