Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2004ko azaroaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5968

AGINDUA, 2004ko azaroaren 10ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko udalei 0-3 urtera bitarteko neska-mutilentzat hartuko dituzten udal jabegoko haur eskoletako eskaintza zabaltzeko hezkuntza-proiektuak aurkezteko deialdia egiten dien Agindua, 2004 urtean aplikatu ahal izateko, egokitzen duena.

Irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuak –Euskadiko aurrekontuen erregimenari buruzko indarreko xedapenen testu bateratua onartzen duenak– IX. Tituluan ezarritakoaren babesean, abenduaren 23ko 317/2003 Dekretua eman zen. Dekretuaren indarrez, luzatu egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren konturako laguntzak eta diru-laguntzak arautzen dituzten zenbait xedapenen indarraldia. Eta, horren ondorioz, Eusko Jaurlaritzak, bere sailek eta dagozkien erakunde autonomiadunek aurrekontuen epeak, baldintzak eta eskakizunak egokitu ahal izango dituzte, 2004. urtean aplikatu ahal izateko.

Bi mila eta hiruko ekonomia-urtean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak Agindua eman zuen 2003ko azaroaren 12an (EHAA, 232. zk, 2003ko azaroaren 27a), eta horren bidez, Haur Eskolen jabe izanik bertan 0-3 urtera bitarteko neska-mutilentzat hezkuntza-proiektuak garatzen ari diren Euskal Autonomia Erkidegoko udalak finantzatzeko diru-laguntzak ematea arautzen zen. Horiek horrela, bidezkoa da Agindu horren epeak eta baldintzak egokitzea; izan ere, horrela, aplikatu ahal izango da 2004ko ekitaldian.

Ondorioz, hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Eskabide-orriak aurkezteko epea.

Haur Eskolen jabe izanik bertan 0-3 urtera bitarteko neska-mutilentzat hezkuntza-proiektuak garatzen ari diren Euskal Autonomia Erkidegoko udalak finantzatzeko diru-laguntzak emateko erregimena arautzen duen 2003ko azaroaren 12ko Aginduak ezarritako diru-laguntzen deian parte hartu ahal izateko,

eskabideak aurkezteko epea hamabost egun natural izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita.

2. artikulua.– Aurkeztu beharreko eskabideak eta bestelako agiriak.

Aginduak aipatu laguntzen eskabideak dagozkien Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan aurkeztu beharko dituzte, bai zuzenean bai Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 38.4 artikuluan aurreikusitako edozein prozeduraren bidez, Agindu honetako I eranskinean sartutako ereduaren arabera.

3. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

EAEko Aurrekontu Orokorretan ezarritako aurrekontu partidaren kontura 2004ko ekonomia urtean, Agindu honek arautzen dituen laguntzetarako zenbateko osoa 7.200.000,00 eurokoa izango da.

Artikulu honetan jarritako diru-zenbateko osoa aldatu egin daiteke, jasotzaileen guztirako diru-laguntzen zenbatekoa kontuan hartuz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste diru-laguntza programa batzuetatik sortutako aurrekontu xedapen ez agortuen arabera, beti ere azken hauen ebazpenak hartu aurretik. Aldaketa honen berri, Hezkuntzako sailburuordearen Ebazpenaren bidez emango da.

Aurreko paragrafoan aipatutako aurrekontu-baliabideak agortuz gero, laguntzen onuradunen arteko hainbanaketa egingo da.

4. artikulua.– Data jakinen eta ikasturteen aipamenak.

2003-2004 ikasturtea eta 2003 eta 2004ko data zehatzak aipatzen dira 2003ko azaroaren 12ko Aginduan (EHAA, 2003ko azaroaren 27koa). Aipamen horien ordezko dira, hurrenez hurren, 2004-2005 ikasturtearenak eta 2004 eta 2005eko data zehatzenak.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka, interesdunek, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, eta errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Interesdunek, bestela, zuzen-zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazio-auzietarako salan; bigarren aukera horretaz baliatzeko epea, berriz, bi hilabetekoa izango da Agindua aldizkari ofizial horretan argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena.– Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariari Agindu honetan ezarritakoa betetzeko beharrezkoak diren jarraibideak emateko ahalmena eman zaio.

Hirugarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko azaroaren 10a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

ANJELES IZTUETA AZKUE.

I. ERANSKINA
Udalei zuzendutako deialdian parte hartzeko
eskabidea
(2004ko azaroaren 10eko Agindua)

1.– Entitate eskatzailea:

Pertsona juridikoen eta, oro har, entitateen identifikazio-kodearen zenbakia

2.– Legezko ordezkaria:

Abizenak:

Izena:

Helbidea:

3.– Gaineratzen diren dokumentuen zerrenda:

1.– Zero eta hiru urte arteko haur-eskola zerbitzuko udal-titulartasunekoa dela frogatzen duen dokumentua.

2.– Haur-kopuruaren laburpena, adinaren arabera: 0-urtebete artekoak; 1-2 urte artekoak eta 2-3 urte artekoak zenbat diren 2004ko urriaren 1ean eta 2005eko urtarrilaren 8an, eta hori udal-idazkariak egiaztatuta.

3.– 2004ko urriaren 1ean eta 2005eko urtarrilaren 8an inskribatuta dauden haurren zerrenda zehatza eta jaiotze-urtea, udal-idazkariaren egiaztagiri bidez. 0 eta 3 urte arteko haur-eskola osatzen duten neska-mutilen guztizko kopurua.

4.– Neska-mutilen kopurua adinen arabera, taldekatze-irizpideak, adinen araberako eta hizkuntz ereduen araberako unitate-kopurua.

5.– Zero eta hiru urte arteko haur-eskolaren hezkuntza eta laguntzako proiektua.

6.– Haur-hezitzaileen zerrenda, gela bakoitzean (lan-egoera, titulazioa eta hizkuntz gaitasuna), langile laguntzaileen zerrenda eta haur-eskolan zerbitzuak ere.

7.– 2004-2005 ikasturtean eskatutako eta/edo jasotako laguntza guztien zerrenda.

8.– 2004 eta 2005rako aurrekontu-baliabidea.

• Familiek jarritako kuoten ondoriozko sarrerak: 	

• Jasotako diru-laguntzen ondoriozko sarrerak: 	

Helburuko zenbatekoa, entitatea eta xedea 	

• Jasotako diru-laguntzen ondoriozko sarreren aurreikuspena: 	

Helburuko zenbatekoa, entitatea eta xedea 	

• Guztizko sarrerak: 	

• Pertsonal-gastuak: 	

• Funtzionamendu-gastuak: 	

• Haur Hezkuntzako ikastetxea eguneratzeko eta eusteko gastuak: 	

• Beste gastu batzuk

• Guztizko gastuak: 	

• Defizita: 	

II. ERANSKINA

EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILAREN

ETA ..............................................KO

UDALAREN ARTEKO HITZARMEN-EREDUA,

ZERO ETA HIRU URTE ARTEKO

UDAL-TITULARTASUNEKO

HAUR-ESKOLAK FINKATZEKO.

Vitoria-Gasteizen, 2004ko ...........aren....(e)an

BILDUTA:

Batetik, Anjeles Iztueta Azkue andrea, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua.

Bestetik, .......................................... jauna/andrea, ..........................................ko Udaleko alkatea.

ADIERAZI DUTE:

Lehenik.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2004ko.........aren..........(e)ko Aginduaren bidez (.........aren ......... (e)ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko udalei dei egin zitzaien zero eta hiru urte arteko haurrentzako udal-titulartasuneko haur-eskoletan gaur egungo eskaintza finkatzeko laguntzetarako eskabideak aurkez zitzaten.

Bigarren.– ......... (e)ko Udalak, Haur Hezkuntzaren arloan egiten duen lanaren barruan, laguntzak jasotzeko eskabide hori aurkeztu du, aipatutako Aginduari jarraituz.

Hirugarren.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, Agindu honetan xedatutakoari jarraituz eta 9. artikuluan xedatzen den batzordeak proposatuta, hitzarmen hau izenpetzen duen ......... (e)ko Udalak aurkeztutako eskabidea onartu du. Hona hemen Hitzarmen horren

KLAUSULAK:

Lehena.– Lege-esparrua.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2004ko

horren bitartez, dei egin zitzaien Euskal Autonomia Erkidegoko udalei 0 eta 3 urte arteko haurrentzako udal-titulartasuneko haur-eskolak mantentzeko laguntza-eskabideak aurkez zitzaten.

Bigarrena.– Helburua.

Hitzarmen honen helburua Hitzarmen hau izenpetzen duen Udalaren titulartasuneko haur-eskolaren kalitatea mantentzen eta areagotzen laguntzea izango da, betiere 2004ko irailaren 1etik 2005eko uztailaren 30era arte.

Hirugarrena.– Egin beharreko hezkuntza eta laguntzako ekintzak.

Egin beharreko ekintzak aurkeztutako proiektuan zehaztutakoak izango dira.

Laugarrena.– Hartzaileak.

Hitzarmen honen hartzaile zuzena Hitzarmen hau izenpetzen duen Udalaren titulartasuneko haur-eskola da eta, azken finean, haur-eskola horretan seme-alabak dituzten familiak.

Bosgarrena.– Batzuen eta besteen ekarpenak.

Helburuak lortzeko eta proiektuetako ekintzak gauzatzeko, bi alde izenpetzaileak ados daude honako ekarpen eta konpromiso hauek betetzeko:

A) Udal izenpetzaileak:

A.1.– Ekarpenak.

– Hezkuntza eta laguntzako ekintzak behar bezala burutzeko behar beste hezitzaile eta langile egoki.

– Haur-eskolaren kontrola, antolakuntza, administrazio-lanak, garbiketa, mantentze-lanak eta beste zerbitzu batzuk egiteko eta bermatzeko behar beste langile egoki.

– Hezkuntza eta laguntzako proiektua behar bezala garatzeko beharrezkoak diren ekipoak eta irakaskuntzako tresnak eta materiala, betiere adin-talde bakoitzarentzako egokiak.

– Entitate izenpetzailearen haur-eskolak kokatzen diren lokalak.

– Une oro hezkuntza-proiektua bermatzeko behar beste baliabide ekonomiko izatea, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eman ditzakeen diru-laguntzen bitartez lor daitezkeen baliabide ekonomikoez gain.

A.2.– Konpromisoak.

– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailetik jasotako diru-laguntza udal-titulartasuneko haur-eskola mantentzeko erabiltzea.

– Diru-laguntza jaso duen proiektuaren garapenari buruzko informazioa helaraztea Jarraipen Batzordeari.

B) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak:

Ekarpen ekonomikoak.

– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Udal izenpetzaileari ........... euroko diru-laguntza emango dio 2004ko aurrekontuen kontura.........aren..........(e)ko Ebazpenaren bidez (.........aren......... (e)ko EHAA). Diru-laguntza horren bitartez udal izenpetzailearen titulartasuneko haur-eskolan 0 eta 3 urte arteko plazen kostua finantzatzeko laguntza bideratuko da 2004-2005 ikasturtean.

Horretarako eratuko den Jarraipen Batzordeak ikuskatuko du laguntzaren erabilera.

Seigarrena.– Diru-laguntza ordaintzeko epeak.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak aurreko klausulan aipatutako diru-laguntza honako epe hauen barnean ordainduko du:

1.– .........euro, Hezkuntza sailburuordearen Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren, Hitzarmen honetako lehen klausulan aipatzen den 2004ko ..........aren .......... (e)ko Aginduaren arabera.

2.– .........euro, apirilean, une horretara arte egindako jarduerei buruzko txostena bidali ostean.

3.– .........euro, gastuen egiaztagiriak eta 2004/2005 ikasturtean egindako jardueren txostena aurkeztu ondoren, aipatutako 2004ko .........aren .........(e)ko Aginduko 13. artikuluan azaltzen den moduan.

Zazpigarrena.– Azken kitapena.

Udal izenpetzaileak diru-laguntza eskatu eta eman zen helburuetarako erabiltzen ez badu, diru-laguntzaren bidez egin beharreko jarduera betetzen ez badu, hasierako helburuak lortzeko erabili izana egiaztatzen ez badu, edo, orokorrean, 2004ko .............aren ......... (e)ko Aginduan, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuko 53. artikuluan edo Hitzarmen honetan zehaztutako eginbeharrak betetzen ez baditu, jasotako diru guztia itzuli egin beharko du dagozkion lege-interesekin batera. Interesak abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan erabakitako moduan zehaztuko dira.

Diru-kopuru horiek diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.

Zortzigarrena.– Hitzarmenaren indarraldia.

Hitzarmen hau izenpetzen den egunean jarriko da indarrean eta 2005eko uztailaren 30era arte egongo da indarrean.

Bederatzigarrena.– Hitzarmen honek administrazio-izaera du, eta kontuan hartuko da Hitzarmena betetzeko orduan gerta daitezkeen arazoak ebazteko.

Interesdunak ados daude eta honelako bi kopia izenpetu dituzte, goiburukoan zehaztutako tokian eta egunean.

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILBURUA,

................... KO UDALEKO ALKATEA

Sin.:


Azterketa dokumentala