Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2004ko azaroaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Nekazaritza eta Arrantza Saila
5965

AGINDUA, 2004ko urriaren 8koa, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, Arabako Landalur-Alogerekiko Ebazpen-Batzordearen idazkaria izendatzeko.

Landalur-Alogerekiko Ebazpen-Batzordeen jardute-modurako osagarrizko arauak emateari buruzko apirilaren 25eko 94/1983 Dekretuaren 7. artikuluak, azaroaren 3ko 348/1987 Dekretuak emandako erredakzioan, zehazten duenez, Nekazaritza eta Arrantza sailburuari dagokio batzorde horien lehendakaria eta idazkaria bere saileko edo foru-aldundietako nekazaritza-sailetako langileen artean izendatzea eta kentzea.

Horregatik, Arabako Landalur-Alogerekiko Ebazpen-Batzordearen egungo idazkariak kargua uztea eskatu duenez, bidezkoa da kargu-uztea burutzea eta idazkari berri bat izendatzea.

Horiek horrela, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Rafael Álvarez Fernández jauna Arabako Landalur-Alogerekiko Ebazpen-Batzordearen idazkari-kargutik kentzea, egindako zerbitzuak eskertuz.

Bigarrena.– Ángel Alda Elorza jauna Arabako Landalur-Alogerekiko Ebazpen-Batzordearen idazkari izendatzea.

Hirugarrena.– Agindu honek, eman bezain laster izango du indarra. Nolanahi ere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ahal izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko urriaren 8a.

Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

GONZALO SÁENZ DE SAMANIEGO BERGANZO.


Azterketa dokumentala