Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2004ko azaroaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
5962

213/2004 DEKRETUA, azaroaren 9koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Herritar Etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroa sortzen duen dekretua aldatzen duena.

Aldaketa honen helburua da Foroaren Osoko Bilkuran kide berriak sartzea, Osoko Bilkuraren funtzionamendua hasieratik izan zituen beharretara egokitzeko. Aldaketa honen bitartez, orobat, Foroaren lan-batzorde batzuei izena aldatu nahi zaie, gauzatzen ari diren jardueren edukira egokitzeko.

Ondorioz, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2004ko azaroaren 9an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Lehenengo artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Herritar Etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroa sortzen duen abuztuaren 30eko 200/2002 Dekretuaren 4.1 eta 4.2 artikulu-atalak honela geratuko dira:

"1.– Herritar Etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroak Osoko Bilkuran eta Batzordeen bidez funtzionatuko du.

Herritar etorkinen integrazio eta partaidetza sozialerako Foroaren Osoko Bilkura, organo paritario eta formal gisa, 37 kidek osatuko dute (presidentea, 34 batzordekide, Gizarte Ongizateko Euskal Kontseiluaren ordezkari bat, hitza bai baina botorik izango ez duena, eta idazkaria, hitza bai baina botorik izango ez duena hura ere).

2.– Sei lan batzorde izango dira hasiera batean: (1) Gizarte Baliabideak eta Etxebizitza, (2) Lana, (3) Berme juridikoak eta giza eskubideak, (4) Hezkuntza, (5) Osasuna, (6) Herritarren Partaidetza, Kultura eta Sentsibilizazioa, iraunkorrak izango direnak, eta Foroko Osoko Bilkurak erabakitzen dituen gainerako guztiak, iraunkorrak edo aldi baterakoak direla, Batzorde Iraunkorrak proposatuta, hala badagokio."

Bigarren artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Herritar Etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroa sortzen duen abuztuaren 30eko 200/2002 Dekretuaren 7.1 eta 7.2 artikulu-atalak honela geratuko dira:

"1.– Ondokoak dira Herritar Etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroko Osoko Bilkurako kide:

a) Hamazazpi lagun, sailburuorde edo zuzendari kargua dutela, Euskal Autonomia Erkidegoko autonomia, foru eta toki administrazioetako ordezkaritzan, honela banatuta:

I.– Hamar, Eusko Jaurlaritzako ondoko sailak ordezkatzeko:

1.– Bat Kanpo Harremanetarako Idazkaritza (Lehendakaritza) ordezkatzeko.

2.– Bat emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuneko kontuetan eskudun den Erakunde edo Institutua ordezkatzeko, Emakumearen Euskal Erakundea/Instituto Vasco de la Mujer (Emakunde).

3.– Bat Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila ordezkatzeko.

4.– Bat Herrizaingo Saila ordezkatzeko.

5.– Bi Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila ordezkatzeko.

6.– Bat, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila ordezkatzeko.

7.– Bat Osasun Saila ordezkatzeko.

8.– Bat Kultura Saila ordezkatzeko.

9.– Bat Nekazaritza eta Arrantza Saila ordezkatzeko.

II.– Hiru, Lurralde Historikoetako hiru foru aldundiak ordezkatzeko.

III.– a) Lau, Euskal Autonomia Erkidegoko udalak ordezkatzeko. Dena den, ordezkariak izango dituzte Gasteiz, Donostia eta Bilboko udalek.

b) Bat etorkinei laguntzen dien "Harresiak Apurtuz" GKEen Euskal Koordinakundea ordezkatzeko.

c) Sei Foroko Osoko Bilkuran ordezkari gisa parte hartzea eskatu eta Euskal Autonomia Erkidegoko esparruan inmigrazio-kontuetan lan egiten duten elkarteak ordezkatzeko, honela banatuta:

1.– Bat Lurralde Historiko bakoitzeko herritar etorkinen elkarteak ordezkatzeko.

2.– Bat Lurralde Historiko bakoitzeko herritar etorkinak babesteko elkarteak ordezkatzeko.

d) Lau, inmigrazio-kontuetan lan egiten duten Autonomia Erkidegoko esparruko sindikatu nagusiak ordezkatzeko.

e) Lau, Confebask Euskal Enpresaburuen Konfederakundea ordezkatzeko.

f) Bat Euskal Kooperatiben Elkartea ordezkatzeko.

g) Bat nekazaritza-erakunde profesional nagusiak ordezkatzeko.

2.– Batzordekideen izendapena idazki bidez jakinaraziko zaio Idazkaritza Teknikoari, eta honela egingo da:

a) Jaurlaritzako Sailak ordezkatzen dituzten batzordekideak dagozkien sailburuek izendatuko dituzte.

b) Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-aukerako kontuan eskuduna den Erakundea ordezkatzen duen batzordekidea Emakumeen Euskal Erakundea/Instituto Vasco de la Mujer (Emakunde) Erakunde autonomo administratiboko zuzendariak izendatuko du.

c) Foru aldundiak ordezkatzen dituzten batzordekideak dagozkien Erakundeetako funtzionamendu-arauen arabera izendatuko dituzte.

d) Euskal Autonomia Erkidegoko udalak ordezkatzen dituzten batzordekideetatik hiru Gasteiz, Donostia eta Bilboko udalek izendatuko dituzte, eta laugarrena Euskal Udalen Elkarteak (Eudel).

e) Etorkinei laguntzen dien "Harresiak Apurtuz" GKEen Euskal Koordinakundea ordezkatuko duen batzordekidea bere prozedura-arauen arabera izendatuko da, eta betiere indarrean dagoen legeriarekin bat etorriz.

f) Honela izendatuko dituzte inmigrazio-kontuetan lan egiten duten elkarteak ordezkatzen dituzten batzordekideak:

I.– Lehenik, Foroko Osoko Bilkurarako ordezkari gisa izendapen-prozesuan parte hartzea eskatu duten Lurralde Historiko bakoitzeko etorkin-elkarteen eta etorkinak babesteko elkarteen artean lortu beharreko adostasun bidez. Aho batez egin beharreko izendapen hori Foroko Osoko Bilkurako elkarteen ordezkariak izendatzeko prozesuan parte hartzeko eskaerak aurkezteko Idazkaritza Teknikoak ezarritako epea amaitu aurretik gauzatu beharko da, dena den.

II.– Egun hori iristean adierazitako batzordekide horiek adostasunez izendatuko ez balituzte, Inmigrazio zuzendariak izendatuko lituzke. Izendapen hori aginduz egokituko zaio Lurralde Historiko bakoitzeko dagozkion elkarteen abal-kopuru handiena biltzen duen elkarteak (etorkinena dela, etorkinak babesteko dela) proposatutako pertsonari, elkarte horiek Parte hartzeko Eskaerak Jasotzeko Liburuan alta emanda badaude elkarteen ordezkariak izendatzeko prozesuan.

g) Inmigrazio-kontuetan lan egiten duten Autonomia Erkidegoko esparruko sindikatu nagusiak ordezkatzen dituzten batzordekideak sindikatu horietako dagozkien organoek izendatuko dituzte, haien prozedura-arauen arabera, eta, edozein kasutan ere, indarrean dagoen legediaren arabera.

h) Confebask Euskal Enpresaburuen Konfederakundea ordezkatuko duten batzordekideak bere prozedura-arauen arabera izendatuko ditu, eta, edozein kasutan ere, indarrean dagoen legediaren arabera.

i) Euskal Kooperatiben Elkartea ordezkatuko duen batzordekidea bere prozedura-arauen arabera izendatuko du, eta, edozein kasutan ere, indarrean dagoen legediaren arabera.

j) Nekazaritza-erakunde profesional nagusiak ordezkatuko dituen batzordekidea erakunde profesionalek izendatuko dute, haien prozedura-arauen arabera, eta, edozein kasutan ere, indarrean dagoen legediaren arabera.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean Dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2004ko azaroaren 9an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.


Azterketa dokumentala