Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2004ko azaroaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Nekazaritza eta Arrantza Saila
5958

IRAGARKIA. 273/04 zk.ko administrazioarekiko auzi-errekurtso laburtuan interesa dutenei zitazioa egiten diena.

Honako honen bidez jakinarazi egiten zaie interesa duten guztiei administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri dela Gasteizko Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegian (2. zk.koa), 273/04 zk.ko prozedura laburtuaren izapideak direla-eta. Errekurtso hori Euskadiko Langileen Komisioen Konfederazio Sindikalak aurkeztu zuen honako agindu honen aurka: Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Zerbitzu Orokorren zuzendariaren 2004ko apirilaren 26ko Ebazpenaren aurka aurkeztutako gorako errekurtsoa ezetsi duen Agindua. Izan ere agindu horren bidez, Nekazaritza, Arrantza eta Elikaduraren Ikerketa Zuzendaritzan aurreikusitako Plangintza-buruaren postua zerbitzu-eginkizunetan betetzeko deialdia onartu zen.

Ondorioz, zitazioA egiten zaie interesa izan dezaketen guztiei eta jakinarazten zaie aipatu prozedura judizialean agertu edo pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko urriaren 20a.

Zerbitzu Orokorren zuzendaria,

IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.


Azterketa dokumentala