Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2004ko azaroaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bizkaiko Probintzia Auzitegia
5945

EDIKTUA, munta txikiko zenbateko baten judizioaren autoei buruzko 12/03 errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – 5. Sekzioa.

Errekurtsoa: 12/03, munta txikiko zenbatekoa.

Errekurtso-egilea: Juan Santiago Zuluaga Bilbao jauna eta Contratas y Obras Zuluaga SA.

Abokatua: Guillermo Ibarrondo Zamacona jauna eta Guillermo Ibarrondo Zamacona jauna.

Prokuradorea: Esther Asategui Bizkarra andrea eta Esther Asategui Bizkarra andrea.

Alderdi errekurritua: Juan Jose Eduardo Mintegui Echevarri, María Mercedes Mintegui Echevarri, Pedro Maria Mintegui Echevarria eta Edisa Sdad. Promotora de Edificaciones Industriales SA.

Gaia: akzio desegilea eta diru-zenbateko baten erreklamazioa.

Aipatu errekurtsoaren gainean epaia eman da, zeinaren epaitza honako hau baita:

Ezetsi egin dugu Juan Santiago Zuluaga Bilbao jaunaren eta Contratas y Obras Zuluaga SA baltzuaren ordezkariak aurkeztu duen apelazio-errekurtsoa, Durangoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko magistratuak 2002ko otsailaren 25ean emandako epaiaren kontrakoa. Munta txikiko zenbateko baten 332/00 deklarazio-judizio baten gainean eman zen epai hori (judizio horretatik dator erroilu hau). Errekurtsoa ezetsita, beraz, berretsi egiten dugu aipatutako ebazpena. Bigarren auzialdi honetan sortutako kostuak, bestalde, alderdi apelatzaileari ezartzen dizkiogu.

Autoak jatorrizko epaitegira bidali. Epai honen ziurtagiria ere bidaliko da, bete dezaten.

Demandatu den Edisa Sdad. Promotora de Edificaciones Industriales SA baltzuak helbidea egun non duen ez dakigunez, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesatuaren esku dago auzitegi honetako idazkaritzan.

Bilbao, 2004ko urriaren 8a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala