Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2004ko azaroaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
5939

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko ebazpenarena: Ebazpena, 2004ko irailaren 6koa, Garapen Laguntzarako zuzendariarena, "Fortalecimiento Institucional y Creación de Redes de Asociaciones" izeneko proiektua gauzatzeko Jon Eric Vicaro Martínez-Taboada lankideari esleitutako diru-laguntzaren zati bati uko egiteko baimena ematen diona. Haurralde Fundazioak aurkeztu zuen proiektua, Garapenean Lankide izateko eta Laguntzeko Fondoren kontura euskal lankideei diru-laguntzak emateko 2004ko deialdian.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.1 artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.

"Fortalecimiento Institucional y Creación de Redes de Asociaciones" izeneko proiektua gauzatzeko Jon Eric Vicaro Martínez-Taboada lankideari esleitutako diru-laguntzaren zati bati uko egiteko baimena ematen dion 2004ko irailaren 6ko Ebazpena 2004ko urriaren 18an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (199. zk.), eta bertan aipatutakoen moduko akatsak ikusi direnez, dagokien zuzenketa egiten da ondoren. Haurralde Fundazioak aurkeztu zuen proiektua, Garapenean Lankide izateko eta Laguntzeko Fondoren kontura euskal lankideei diru-laguntzak emateko 2004ko deialdian.

Bosgarren paragrafoan, 18805. orrialdean, honakoa dioenean:

"7.296,08 eurokoa zen proiektuaren aurrekontu osoa. Lankidea azkenean ez zenez joan beharreko lekura, lehenengo ordainketako 3.684,04 euroak itzuli egingo dira, eta bigarren eta hirugarren ordainketak, 2.918,43 eta 729,61 eurokoak, hurrenez hurren, ez dira egingo.

honakoa esan behar du:

"7.296,08 eurokoa zen proiektuaren aurrekontu osoa. Lankidea azkenean ez zenez joan beharreko lekura, lehenengo ordainketako 3.648,04 euroak itzuli egingo dira, eta bigarren eta hirugarren ordainketak, 2.918,43 eta 729,61 eurokoak, hurrenez hurren, ez dira egingo.


Azterketa dokumentala