Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

178. zk., 2004ko irailaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
4915

EBAZPENA, 2004ko uztailaren 26koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, Arte plastiko eta ikusizkoen eremuan jarduerak sustatu eta garatzeko dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordearen kideen izendapena argitaratzen duena.

Ikusirik Kultura sailburuaren 2003ko urriaren 28ko Agindua, Arte plastiko eta ikusizkoen eremuan jarduerak sustatu eta garatzeko dirulaguntzak emateko erregimena ezarri eta arautzen duena, eta 2004ko maiatzaren 18ko Agindua, Kultura sailburuarena, 2004 ekitaldian aplikatu ahal izateko egokitzen duena,

Kontuan izanda Agindu honen 13. artikuluak Balorazio Batzordearen osaera Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen Ebazpen bidez argitara emango dela jasotzen duela,

Horiek horrela,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordearen osaera argitaratzea. Batzordeak honako kide hauek izango ditu:

Lehendakaria:

José Antonio Arbelaiz Mitxelena, Kultura Sortu eta Zabaltzeko zuzendaria.

Batzordekideak:

Rafael Zulaika.

Ana Salaberria Montfort.

Ismael Manterola Ispizua.

Idazkaria:

María Jesús Cambra Contín, Kultura Sortu eta Zabaltzeko Zuzendaritzako teknikaria.

Bigarrena.– Honako Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko uztailaren 26a.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,

GURUTZ LARRAÑAGA ZUBIZARRETA.


Azterketa dokumentala