Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

178. zk., 2004ko irailaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
4914

167/2004 DEKRETUA, abuztuaren 31koa, "Asociación de Familiares de Enfermos de Alzheimer de Gipuzkoa / Gipuzkoako Alzheimerdun Gaixoen Senitartekoen Elkartea-AFAGI" elkartea onuragarria dela aitortzeko dena.

Bazkunei buruzko otsailaren 12ko 3/1988 Legeko 22. artikuluan jartzen duenez, Euskadiko interes orokorraren alde egiten duten elkarteei onuragarritasun-aitormena eman ahalko zaie, inskribatuta baldin badaude.

Lege horren babesean, "Asociación de Familiares de Enfermos de Alzheimer de Gipuzkoa / Gipuzkoako Alzheimerdun Gaixoen Senitartekoen Elkartea-AFAGI" elkarteak aitormen hori eman dakiola eskatu du, bere ustez, erakunde onuragarria dela aitortzea merezi duelako, honako honegatik: Alzheimer gaixotasuna dutenen senideei aholkularitza eta laguntza psikologikoa eta morala emanez eta bizi-kalitatea ahalik eta gehien hobetzeko gaixoentzako asistentzia erraztu, hobetu eta kontrolatuz burutzen dituen ekintzengatik.

Elkartea 1991n eratu zen, eta Bazkunen Erroldan 1991ko azaroaren 19an inskribatu zen. Jardute-eremua nagusiki Gipuzkoako Lurralde Historikoan du; egoitza soziala, berriz, Donostian.

Sortu zenez geroztik, "Asociación de Familiares de Enfermos de Alzheimer de Gipuzkoa / Gipuzkoako Alzheimerdun Gaixoen Senitartekoen Elkartea-AFAGI" elkarteak hainbat jarduera burutu ditu, besteak beste: gizartea Alzheimer gaixotasunari buruz sentsibilizatzeko jarduerak; gaixo daudenen bizi-kalitatea erraztu eta hobetzeko jarduerak eta Alzheimer gaixotasuna dutenen senideei asistentzia psikologiko morala, ekonomikoa eta legezkoa ematekoak. Horrekin guztiorrekin merezitako ospea lortu du, eta denek aitortu diote burututako lana.

Lege horren 22. artikuluan agindutakoaz bat etorriz, onuragarritasun aitorpena Jaurlaritzaren Kontseiluak erabakitako dekretu baten bidez egingo da, arloa dela-eta kasuan kasuko sailek proposatuta, eta sailek eta interesatuta dauden erakunde eta entitateek txostena eman ondoren. Agindu hori betez, dagokion espedientea instruitu da, eta, ondoren, sailei eta instituzioei eskatu zaizkien txostenak erantsi zaizkio espedienteari. Txosten horietan, bestalde, "Asociación de Familiares de Enfermos de Alzheimer de Gipuzkoa / Gipuzkoako Alzheimerdun Gaixoen Senitartekoen Elkartea -AFAGI" elkartea onuragarria dela aitortzearen alde agertzen dira bai sailak bai instituzioak.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak eta Osasun sailburuak elkarrekin proposaturik, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2004ko abuztuaren 31an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– "Asociación de Familiares de Enfermos de Alzheimer de Gipuzkoa / Gipuzkoako Alzheimerdun Gaixoen Senitartekoen Elkartea-AFAGI" Elkartea, Bazkunen Errolda Nagusian AS-G-02.969-1991 zenbakiaz inskribatua baitago, onuragarria dela aitortzea, uste baitugu bere jarduerekin Euskadiko interesen alde egiten duela.

Horrekin batera, aitorpen horri dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, otsailaren 12ko 3/1988 Legeko 22.2 artikuluan jasota daudenak.

Donostia-San Sebastiánen, 2004ko abuztuaren 31n.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZCÁRRAGA RODERO.

Osasun sailburua,

GABRIEL M.ª INCLÁN IRIBAR.


Azterketa dokumentala