Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

178. zk., 2004ko irailaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
4913

3031/2004 EBAZPENA, abuztuaren 20koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Arabako Osasun Barrutiko Txagorritxu Ospitaleko zuzendariorde mediko lanpostua betetzeko Felix María Gutiérrez Mendiguren jauna izendatzen duena.

Arabako Osasun Barrutiko Txagorritxu Ospitaleko zuzendariorde mediko lanpostua betetzeko deialdia aztertu da; deialdi hori 2004ko uztailaren 27ko EHAAn (142. zenbakia) argitaratu zen Zuzendaritza Nagusi honen 2004ko uztailaren 7ko 2924/2004 Ebazpenaren bitartez.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak curriculum vitaean jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Felix María Gutiérrez Mendiguren jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hauxe

EBATZI DU:

Lehenengoa.– Arabako Osasun Barrutiko Txagorritxu Ospitaleko zuzendariorde mediko lanpostua betetzeko Felix María Gutiérrez Mendiguren jauna izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen honek zuzendari berria lanpostuaz jabetzen denetik aurrera izango du eragin ekonomiko eta administratiboa.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko abuztuaren 20a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JOSU I. GARAY IBAÑEZ DE ELEJALDE.


Azterketa dokumentala