Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

178. zk., 2004ko irailaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
4909

165/2004 DEKRETUA, abuztuaren 31koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2004ko ekitaldiko aurrekontuko 7111 "Nekazaritza eta Landa Garapena" Programan diru-sarrerak lortu direla-eta, programa horretan 435.780,00 euroko kredituak gaitzen dituena.

2003/2004 aldiari dagokionez, behi-esnearen erreferentzia-kopuruak berresleitzearekin zerikusia duten diru-sarrera gehigarriak lortu ditu Nekazaritza eta Arrantza Sailak. Esnegintzaren arloko jarduerak finantzatu nahi dira aipatu diru-sarrerekin.

Horregatik, diru-sarrera horiek gaitu egingo dira ondoko arauekin bat etorriaz: Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartu zuen irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuko 82., 83. eta 131. artikuluak; eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2003ko aurrekontu orokorrak —2004. urterako luzatuak— onartu zituen abenduaren 27ko 8/2002 Legeko 19.1 artikulua.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2004ko abuztuaren 31n egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2004ko ekitaldiko aurrekontuan kreditu batzuk gaitzea onartzea, gastuen egoera-orri honetan:

PROGRAMA	 AZPIKONTZEPTUA	EUROAK

7111	454.99	435.780,00	

Diru-sarreren egoera-orri honetan beste hainbesteko diru-sarrerak lortzetik sortzen dira kredituok:

PROGRAMA	 KONTZEPTUA	EUROAK

7111	393.99	435.780,00	

Esnegintzaren arloko jarduerak finantzatzeko erabiliko dira funtsak.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Donostia-San Sebastiánen, 2004ko abuztuaren 31n.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

GONZALO SÁENZ DE SAMANIEGO BERGANZO.


Azterketa dokumentala