Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2004ko uztailaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Urduña-Orduñako Udala
4082

IRAGARKIA, Hiri-antolamenduko Plan Orokorraren aldaketari hasierako onarpena emateari buruzkoa.

2004ko ekainaren 9an egindako ezohiko bileran Udalbatzak ondokoa erabaki zuen:

1.– Urduña-Orduñako Hiri-antolamenduko Plan Orokorraren aldaketari hasierako onarpena ematea P.P.I.1.I eta P.P.I.2.I lurzoruek eta lurzoruen mugen eta BI-2625 errepidean "La Rondina" lurzoruaren artean dagoen lurrak osatzen duten eremuan. Aldaketa, Lantec enpresak idatzi du eta Bizkailur S.A.k aurkeztu lehendik aurkeztutako agiriei ondoko aldaketak egin eta gero:

a) espazio libreak izateko gorde diren eremuak sartu beharko dira, 2003ko uztailaren 11n Urduña-Orduñako udalerriko Hiri-antolamenduko Plan Orokorraren onarpenari buruz Udalbatzak eginiko ezohiko bileran behin-behinean onartutako moduan.

b) xedatu beharko da eremu hau garatzeko egiten den plan partzialak eremu honetatik gaur egun "Piensos Quintana" enpresa dagoen lursailerako sarbidea zehaztu dezala.

2.– Espedientea hilabeteko epean jendaurrean erakustea, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Udaletxeko iragarki-taulan eta probintzian zabalkunde handienetarikoa duten egunkarietariko baten iragarkiak argitaratuz, interesdunek espedientea aztertzeko eta bidezko alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten.

Urduña-Orduña, 2004ko ekainaren 17a.

Alkatea,
RICARDO GUTIÉRREZ TELLAECHE.

Azterketa dokumentala