Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2004ko uztailaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Bilboko Udala
4078

IRAGARKIA, Basurtu-Zorrotza barrutiko 4. etxadian (Basurtuko Kaputxinoen kalea 2, 4 eta 6) Erakustazokako Ekipamenduen Sistema Orokorrean EITBren egoitza jartzeko Bilboko Hiri Antolaketarako Egitamu Orokorraren aldaketa puntualaren hasierako onarpenari buruzkoa.

Udalbatzak 2004ko maiatzaren 31n egindako batzarraldian erabaki hau hartu zuen, besteak beste (esp.: 031034000048):

Bat.– Hasieran onartzea Bilboko Hiri Antolaketarako Egitamu Orokorraren aldaketa puntuala Erakustazokako Ekipamenduen Sistema Orokorrean EITBren egoitza jartzeko Basurtu-Zorrotza barrutiko 4. etxadian (Basurtuko Kaputxinoen kalea 2, 4 eta 6). Hau guztia Euskal Irrati Telebista Herri Erakundearen izenean Andoni Ortuzar Arruabarrena jaunak aurkeztutako dokumentazioaren arabera.

Bi.– Herritarrei adierazitakoaren berri emateko hilabeteko aldia hastea, iragarkiak iragarki-taulan, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Bizkaiko egunkaririk zabalduenetako batean argitaratuta, tartean daudenek euren alde egoki deritzeten arrazoibideak aurkez ditzaten. Administrazio-espedientea eta agiri teknikoak euren eskueran daude Hirigintza Saileko Planeamendu Sailataleko bulegoetan (Udaletxearen alboko eraikineko 4. solairuan).

Hiru.– Aurrerantzean eraginpeko lekuan baimenik ez ematea, halaxe ezartzen baitu Egitamu Orokorren Egokitzapenari buruzko urriaren 16ko 16/1981 Erregearen Lege Dekretuaren 8. artikuluak.

Lau.– Proiektu hau behin-behinekotzat joko da alegazioak aurkezteko jarri den epean alegaziorik aurkezten ez bada. Administrazio-espedientearen fotokopia eta agiri teknikoen bost kopia, behar den moduan eginbidetuta, Bizkaiko Foru Aldundiaren Hirigintza Sailera bidaliko dira, behin betiko onar dezan.

Bost.– Erabaki hau Euskal Irrati Telebista Herri Erakundearen izenean diharduen Andoni Ortuzar Arruabarrena jaunari bidaltzea eta egiaztagiria egitea eragina izan dezan Lizentziak, Kudeaketa eta Eraikuntza Erregimen sailataletan.

Bilbo, 2004ko ekainaren 18a.

BEHIN-BEHINEKO IDAZKARI NAGUSIA.


Azterketa dokumentala