Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2004ko uztailaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Garraio eta Herri Lan Saila
4075

EBAZPENA, 2004ko uztailaren 8koa, Garraio eta Herri Lan Saileko Zerbitzu zuzendariarena, "Donostiako itsas salbamenduko egoitza handitzeko obrak" burutzeko lehiaketarako deia egiten duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Garraio eta Herri Lan Saila.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: 15/04.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Donostiako itsas salbamenduko egoitza handitzeko obrak egitea.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Donostia (Gipuzkoa).

d) Burutzeko epea: bederatzi hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua:

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: hirurehun eta hirurogeita hamalau mila bostehun eta laurogeita sei euro eta laurogeita hamasei zentimo (374.586,96 euro).

5.– Bermeak.

Behin-behinekoa: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Portuen Gipuzkoako Lurralde Zerbitzua.

b) Domicilio: Kaiko pasealekua, 23.

c) Herria eta posta kodea: Donostia-San Sebastián, 20003.

d) Telefonoa: 943 02 29 70.

e) Telefaxa: 943 02 29 71.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2004ko irailaren 9a.

7.– Kontratistak bete beharreko eskakizunak:

a) Sailkapena: C taldea, 2 azpitaldea, d) kategoria.

b) Bestelakoak: ez.

8.– Eskaintzak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2004ko irailaren 13a, 10:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguko 7.3.2 klausulan eta karatulako 24. puntuan ezarritakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Garraio eta Herri Lan Saila.

2.a Helbidea: eskaintza ekonomikoak eskuan eraman beharko dira Garraio eta Herri Lan Sailaren Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1era, goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira, eta eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean kontratazio organoari telex, telekopia, edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Hala egiten ez bada, edo eskaintza igorri dela jakinarazteko agiria eskaintzak aurkezteko epea amaitu ondoren jasotzen bada, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, eskaintza postaz bidali, eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.

3.a Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere proposamenari: proposamenak ireki eta hurrengo egunetik harako hiru hilabetez.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Garraio eta Herri Lan Saila.

b) Helbidea: Donostia-San Sebastian, 1, Lakua 2, 2. bilera-gela.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Eguna: 2004ko irailaren 20a. Eskaintzaren bat postaz jasotzekoa bada, 2004ko irailaren 30a.

e) Ordua: 10:30.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkiaren gastuak: esleipendunaren kontura.

12.– Iragarkia Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

13.– Deialdiari buruzko informazioa ikusteko edo plegua eskuratzeko informatika-ataria edo webgunea: www.ej-gv.net.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko uztailaren 8a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI GURTUBAI ARTETXE.


Azterketa dokumentala