Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2004ko uztailaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 10 Zenbakiko Epaitegia
4061

EDIKTUA, judizio arrunt bati buruzko 826/03 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 10 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia)

Judizioa: L2 826/03, prozedura arrunta.

Demandatzailea: Suministros Al Trabajo Torre SL.

Abokatua: Martinez Diez, Ane.

Prokuradorea: Marta Pascual Miravalles.

Demandatua: Construcciones y Reformas Helguera SL.

Gaia: NO1, judizio arrunta.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da, zeinaren xedapen zatia honako hau baita:

EPAITZA

Baietsi egin dut epaitegietako prokuradore Marta Pascual Miravalles andreak Al Trabajo Torre SL sozietatearen izenean eta ordez aurkeztu duen demanda. Beraz, demandatuari honako hauek ordaintzera kondenatzen dut Construcciones y Reformas Helguera SL sozietatea: 4.791,19 euro, bi mila eta bateko uztailaren hogeita hamarretik gaur arte sortutako legezko interesak, eta ateratzen den zenbatekoak gaurtik hasita demandatzaileari guztia ordaindu arte sortzen dituen legezko interesak, bi puntuz gehituta. Halaber, kostuak ordaindu beharko ditu.

Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (Prozedura Zibilari buruzko Lege berria, 455. artikulua).

Errekurtsoa epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako bost egun balioduneko epearen barruan. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Epai hau eman, agindu eta sinatu egiten dut. Epaia alderdiei jakinaraziko zaie, legez jarritako moduan.

Demandatuak, Construcciones y Reformas Helguera SL sozietateak, helbidea egun non duen ez dakigunez, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan agindutakoarekin bat (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa, bost egun balioduneko epearen barruan, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesatuaren esku dago auzitegi honetako idazkaritzan.

Bilbon (Bizkaia), bi mila eta lauko ekainaren batean.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala