Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2004ko uztailaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Arabako Probintzia Auzitegia
4057

EDIKTUA, 133/04 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia – 2. Sekzioa

Errekurtsoa: L2 133/04 (AOR), prozedura arruntaren autoak

Errekurtso-egilea: Aitziber eta Janire Erausquin Redondas.

Abokatua: Carlos Barcena Alonso.

Prokuradorea: Concepcion Mendoza Abajo.

Errekurritua: HDI Hannover International, S.A. eta beste batzuk.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatutako errekurtsoaren gainean epaia eman da 2004ko ekainaren 3an. Hau dio epaitzak:

EPAITZA

Zati batean baietsi egin ditugu demandatzaile diren Aitziber eta Janire Erausquin Redondas andreen eta kodemandatu den Aseguradora Hannover HDI Internacional aseguru-etxearen prozesu-ordezkariek aurkeztu dituzten apelazio-errekurtsoa eta inpugnazioa, 254/03 prozedura arruntaren gainean Amurrioko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiak hartutako epaiaren aurkakoak (prozedura horretatik dator erroilu hau). Beraz, errebokatu egiten dugu aipatu epaia, bakar-bakarrik Erausquin Redondas ahizpa bakoitzarentzat 174.513,58 euroko kalte-ordaina erabakitzeko eta kondenatutako aseguru-etxeari dagokionez epaitzan jasotako zenbateko guztiek Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikuluan aurreikusitako interesak sortuko dituztela erabakitzeko. Ez dugu ezer berezirik adieraziko gora-jotze honetan sortutako kostuei buruz, apelazioan sortutakoak izan nahiz inpugnazioan sortutakoak izan.

Ebazpen honen kontra ez dago errekurtsorik aurkezterik.

Epai honen ziurtagiriarekin batera, jatorrizko autoak jatorriko epaitegira bidali, ezagutu eta betearazi ditzaten.

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu dugu.

Apelatu auzi-iheslariek, Sendoa Basarrate Gorostizaren jaraunsleek, helbidea egun non duten ez dakigunez, erabaki da ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesatuaren esku dago auzitegi honetako idazkaritzan.

Vitoria-Gasteizen, bi mila eta lauko ekainaren hogeita bian.

IDAZKARI JUDIZIALA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO

1 ZENBAKIKO EPAITEGIA


Azterketa dokumentala