Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2004ko uztailaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Euskal Herriko Unibertsitatea
4051

EBAZPENA, 2004ko maiatzaren 20koa, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearena, José Ignacio Uriarte Aretxabala jauna, "Nabigazioaren Zientzia eta Teknikak" jakintza-arloan Unibertsitate-Eskolako Irakasle Titularra izendatzeko dena. Plaza horietarako deialdia 2001eko azaroaren 26ko (abenduaren 11ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala") Ebazpenaren bidez egin zen.

Unibertsitate-Erreformarako abuztuaren 25eko 11/1983 Lege Organikoaren 42. artikuluan eta berau garatzen duten gainerako xedapenetan adierazitakoaren arabera, eta interesatuak, 13. artikuluaren 1. puntuan ezarririko epean, irailaren 26ko 1888/1984 Errege Dekretuaren 5. artikuluaren 2. atalean aipaturiko betebeharrak bete ondoren, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen 2001eko azaroaren 26ko (abenduaren 11ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala") Ebazpenaren bidez deialdia eginiko Unibertsitateko Katedradunaren plaza bat betetzeko lehiaketa epaitu behar duen batzordeak proposamen bat egin zuen. Errektoregoaren 2003ko irailaren 27ko (urriaren 20ko "Estatuko Buletin Ofiziala") Ebazpenaren bidez izendatu zen batzorde horren proposamenarekin bat etorriz.

Errektorego honek, ondoko hau Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Unibertsitate-Eskolako Irakasle Titularra izendatzea ebatzi du: José Ignacio Uriarte Aretxabala jauna, N.A.N.–zkia 24.401.593, jakintza-arloa: "Nabigazioaren Zientzia eta Teknikak". Saila: Nabigazioaren Zientzia eta Teknikak, Itsasontzi-Makinak eta Eraikuntzak.

Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du. Bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasleen errektoreordeari hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian hilabete biko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita (Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea, azaroaren 26koa; 107. artikulua eta hurrengoak).

Leioa, 2004ko maiatzaren 20a.

ERREKTOREA.
E.E. (2000-06-14ko Ebazpena)
Irakasleen errektoreordea,

JUAN JOSÉ UNZILLA GALÁN.


Azterketa dokumentala