Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2004ko uztailaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
3859

2906/2004 EBAZPENA, ekainaren 23koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena; honen bidez, hutsik dauden destinoak esleituko dira, eta pertsonal estatutarioa izendatuko da, fakultatibo medikoen lanbide-taldean, pediatriako eta bere arlo espezifikoetako mediku espezialisten kategoriako destinoak betetzeko, Gurutzetako Ospitaleko Pediatria Zerbitzuko Endokrinologia Pediatrikoaren arloan, Bizkaiko Osasun Barrutian.

Gurutzetako Ospitaleko zuzendari gerentearen ekainaren 23ko 170/2002 Ebazpenaren bidez, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, fakultatibo medikoen lanbide-taldean, pediatriako eta bere arlo espezifikoetako mediku espezialista kategoriako destinoak (Gurutzetako Ospitaleko Pediatria Zerbitzuko Endokrinologia Pediatrikoaren arloa, Bizkaiko Osasun Barrutia) betetzeko aukeraketa-probetarako deia egin zen. Deialdi hori abuztuaren 26ko EHAAn, 160 zenbakian, argitaratu zen.

Gurutzetako Ospitaleko zuzendari gerentearen martxoaren 17ko 70/2004 Ebazpenaren bidez, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, fakultatibo medikoen lanbide-taldean, pediatriako eta bere arlo espezifikoetako mediku espezialista kategoriako destinoak (Gurutzetako Ospitaleko Pediatria Zerbitzuko Endokrinologia Pediatrikoaren arloa, Bizkaiko Osasun Barrutia) betetzeko aukeraketa-probetako oposizio-aldia gainditu dutenen behin betiko zerrenda (lortutako puntuen arabera antolatutakoa) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindu zen.

Izangaien behin betiko zerrendaren aurka gora jotzeko errekurtsoak aurkezteko epea igarota, eta errekurtso horiek ebatzita, aipatutako deialdiaren 5.8 oinarrian ezarritakoari jarraituz, esleitu beharreko destinoak esleituko dira, eta dagozkien izendapenak egingo dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bidez; ondoren Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Horregatik guztiagatik, eta langileak direla-eta indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, ondokoa

EBATZI DUT:

Lehena.– Fakultatibo medikoen lanbide-taldean, pediatriako eta bere arlo espezifikoetako mediku espezialisten kategoriako destinoak betetzeko, Bizkaiko Osasun Barrutian, Gurutzetako Ospitaleko Pediatria Zerbitzuko Endokrinologia Pediatrikoaren arloan hutsik dauden destinoak betetzeko esleipenak egitea, eta pertsonal estatutarioaren egoerara helduko diren langileen izendapenak egitea, ebazpen honekin batera doan eranskinean ezarritakoaren arabera.

Bigarrena.– Esleipendunek hilabeteko epea izango dute, bakoitzari dagokion destinoko lanpostuaz jabetzeko; epe hori esleipen-ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da kontatzen.

Destinoko lanpostuaz jabetzeko ekitaldia Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusian izango da, egoitza zentralean, eta esleipendunek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute ekitaldi horretan:

– Elkargoko inskripzio-egiaztagiria.

– Zinpeko aitorpena edo hitzematea, hau jakinarazteko: ez dutela diziplinako espediente baten bidez inongo Administrazio Publikotako zerbitzutik bereizi, eta ez dagoela inhabilitatuta zeregin publikoetan jarduteko.

– Mediku-azterketa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Prebentzio-zerbitzuak emandakoa, destinoko lanpostua behar bezala betetzeko gaikuntza psikofisikoa baduela egiaztatzeko.

Horretarako, eskabidean agertzen den helbidera bidaliko den jakinarazpenean adierazten den zerbitzu-erakundeko Laneko Osasun Unitatean ordua eskatu beharko da.

Minusbaliatu-egoera aitortuta duten esleipendunek, berriz, mediku-azterketa horretan egiaztatu behar dute esleitu zaien destinoko lanpostua betetzeko behar besteko gaitasuna badutela; horrez gain, hala dagokionean, txosten berean adierazi beharko da lanpostuan zein moldaketa egin behar den minusbaliatuaren lanari egokitzeko.

Esleipendunak, gorago ezarritako epean, adierazitako dokumentazioa dakartela aurkezten ez badira, edo, dokumentazioa aztertuta, 3.2 oinarri-arauan eskatutako betekizunen bat bete gabe dagoela ikusten bada, ezin izango dira langile estatutario gisa esleitu zaien lanpostuaren jabe egin, eta baliorik gabe geratuko dira ordura arteko jarduketak; horrez gain, hasierako eskaera faltsutzegatik izan dezaketen erantzukizuna ere eskatu ahal izango zaie.

Era berean, interesatuei jakinarazten zaie lanpostuaz jabetzeko ekitaldira aurkeztu ezean dagokion epearen barruan, edo, hala badagokio, emandako luzapenean, hautaketa-probei buruzko ebazpenetan aitortu zitzaizkien eskubideak galduko dituztela.

Orain arte adierazitakoari jarraituz, lanpostuaz jabetzeko ekitaldia bete duten esleipendunak, egin beharreko eginbideak egin eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, osasun-zerbitzuetan esleipendunetako bakoitzari dagokion erakundean.

Hirugarrena.– Deialdiko 8. oinarrian ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko ekainaren 23a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JOSU I. GARAY IBAÑEZ DE ELEJALDE.

ERANSKINA / ANEXO
PEDIATRIA-ENDOKRINOLOGIA / PEDIATRIA-ENDOCRINOLOGIA
TXANDA IREKIA / TURNO LIBRE

NAN	IZENA ETA DEITURAK	ESLEITUTAKO LANPOSTUA

DNI	NOMBRE Y APELLIDOS	PLAZA ADJUDICADA

		

14.599.390	RICA ETXEBARRIA, ITXASO	GURUTZETAKO OSPITALEA

		HOSPITAL CRUCES

16.546.985	VELA DESOJO, AMAIA	GURUTZETAKO OSPITALEA

		HOSPITAL CRUCES


Azterketa dokumentala