Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2004ko uztailaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
3855

2852/2004 EBAZPENA, ekainaren 3koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Arabako Osasun Barrutiko Txagorritxu Ospitaleko pertsonaleko zuzendari lanpostua betetzeko Milagros López de Aberasturi Ortiz andrea izendatzen duena.

Arabako Osasun Barrutiko Txagorritxu Ospitaleko pertsonaleko zuzendari lanpostua betetzeko deialdia ikusi da. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen apirilaren 2ko 2609/2004 Ebazpenaren bitartez egin zen eta 2004ko maiatzaren 4ko EHAAn, 82 zenbakian, argitaratu zen.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak curriculum vitaean jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Milagros López de Aberasturi andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hauxe

EBATZI DU:

Lehena.– Milagros López de Aberasturi Ortiz andrea izendatzea Arabako Osasun Barrutiko Txagorritxu Ospitaleko pertsonaleko zuzendari.

Bigarrena.– Zuzendari berria lanpostuaz jabetzen den unean hartuko du indarra, ekonomikoa eta administratiboa, izendapen honek.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko ekainaren 3a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JOSU I. GARAY IBAÑEZ DE ELEJALDE.


Azterketa dokumentala