Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 2004ko uztailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia
3777

EDIKTUA, Nortconst 2000 SL sozietatearen borondatezko porrotari buruzko 914/03 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko Epaitegiko magistratu-epaileak probidentzia bat eman du gaur, Nortconst 2000 SL sozietatearen borondatezko porrot-judizioaren laugarren sekzioan. Bertan erabakitakoa betez, ediktu honen bidez deia egiten zaie porrot egin duenaren hartzekodunei, Hartzekodunen Batzar Orokorrera joan daitezen 2004ko irailaren 20an, 10:00etan. Batzarra porrotaren kredituak aztertzeko eta aitortzeko izango da, eta epaitegiko entzunaldi-aretoan egingo da. Hartzekodunei jakinarazten zaie 2004ko irailaren 7a baino lehen, euren kreditu-tituluak aurkeztu beharko dizkietela porrotaren sindikoei, eta ohartarazten zaie berantiartzat joko direla, Merkataritza Kodeko 1101. eta 1829. artikuluetan jasotako ondorioetarako.

Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta lauko ekainaren 11n.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala