Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 2004ko uztailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
3776

EBAZPENA, 2004ko ekainaren 28koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, Usurbilgo (Gipuzkoa) Eleizalde Auzoak osatzen duen gunea Monumentu Multzo izendapenaz, Kultura Ondasuna izendatzeko espedientearen izapidetza bultzatzen dena.

Hezkuntza eta Zientzia Ministerioko Arte eta Kultur Ondarearen zuzendari nagusiak 1980ko martxoaren 10ean emandako Ebazpenaren bitartez (apirilaren 17ko EAO, 93. zk.), hasiera eman zitzaion Usurbilgo (Gipuzkoa) Eleizalde Auzoak osatzen duen gunea Multzo Historiko-Artistiko izendatzeko espedienteari.

Bestalde, 1987ko azaroaren 10ean, Usurbilgo Udalak, Kale-Zahar edo Belmonteri zegokion beste deklarazio eskaera bat egin zuen.

Euskadiko Ondare Monumentalaren Batzordeak, abenduaren 10eko 2/1987 bilkuran, bi eskaerak aztertu zituen. Batzar horretan, kideek, garai hartan Hirigintza Arauak bi guneei ematen zien babesari buruzko informazioa zein motatakoa zen jakiteko beharra ikusi zuten, behar zenerako, bi kasuetan ezarri behar zitezkeen mugaketak zehaztasunez aztertu ahal izateko. Horrela, gai horren azterketa martxoaren 23ko 2/1988 batzarrerarte atzeratua geratu zen. Bigarren batzar horretan Batzordeak bi guneak Euskal Autonomia Erkidegoko antzeko nukleoekin alderatuz, ez dutela berezitasunik ez ordezkaritsunik uste izan zuen, eta horrela bi Multzo Historikoen deklarazioa atzera bota zuen.

Espedientea jendaurrean jarri zen eta 1988ko abenduaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta 1988ko abenduaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratua izan zen. Ez zen alegaziorik aurkeztu.

Adierazitako guztiaren ondorioz eta kontuan hartuta espedienteari aspaldi eman zitzaiola hasiera, derrigorrezko ikusten da expediente horren izapideei bultzada bat ematea, Euskal Herriko kultur ondarea behar bezala babestu beharrarekin bat datorren erabaki bat hartu ahal izateko. Beraz, berariaz ezarritako legezko prozedura jarraituko da, hau da, espedientea berriro jendaurrean jarri eta interesdunei entzuteko izapideari hasiera emango da.

Horregatik guztiagatik, Euskal Kultura Ondareari buruz uztailaren 3an emandako 7/1990 Legearen 11.3 artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruz azaroaren 26an emandako 30/1992 Legean xedatutakoa kontuan hartuta eta espedientean jasota dauden irizpenak ikusi ondoren, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Usurbilgo Eleizalde Auzoak osatzen duen gunea, Monumento Multzo izendapenaz, Kultura Ondasuna izendatzeko espedientea jendaurrean jartzeko epe berriari hasiera ematea. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, 20 eguneko epea emango da alegazioak egin eta egokitzat jotzen diren agiriak aurkeztu ahal izateko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/92 Legearen 84. eta 86. artikuluetan jasotzen denari jarraiki. Aipaturiko espedientea Euskal Kultura Ondarearen Zentroan dago ikusgai (Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz).

Bigarrena.– Interesatuei, Usurbilgo Udalari, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Hirigintza Sailei eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailari, ebazpen honen berri ematea, jakinarazpena jasotzen duten egunaren biharamunetik hasi eta hamabost eguneko epean beren eskubideak defendatzeko egoki iritzitako alegazioak eta dokumentuak aurkez ditzaten.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, denek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko ekainaren 28a.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,

GURUTZ LARRAÑAGA ZUBIZARRETA.


Azterketa dokumentala