Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 2004ko uztailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Herrizaingo Saila
3766

AGINDUA, 2004ko ekainaren 22koa, Herrizaingo sailburuarena, Sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa egiten duena.

Goi-kargudunaren idazkariaren lanpostu bat –001001, 61 dotazioa, Hauteskunde eta Dokumentazio Zuzendaritza– hutsik dagoenez, sail honek lanpostu hori (eranskinean adierazitakoa) izendapen askez betetzeko deialdi publikoa egitea erabaki du, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan agindutakoaren arabera eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman duela.

Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK:

Lehena.– Agindu honen eranskinean aipatutako baldintzak betetzen dituzten funtzionarioek eskatu ahalko dute agindu honen bitartez bete nahi den lanpostua.

Bigarrena.– Interesdunek eskabideak Herrizaingo Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara bidaliko dute, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta 15 egun balioduneko epean. Eskabidean norberaren datuak eta orain betetzen ari diren lanpostua adierazi beharko dituzte.

Hirugarrena.– Hautagaiek curriculuma aurkeztu beharko dute eskabidearekin batera. Bertan honako hauek adieraziko dituzte:

a) Titulu akademikoak.

b) Administrazioan eta, hala badagokio, enpresa pribatuan bete dituen lanpostuak.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntza-ikasketak eta hautagaiak aipagarritzat jotako bestelako merizimenduak.

Eskatzen diren baldintzak eta aurkeztutako merezimenduak egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek eskabidearekin batera. Horretaz gain, komenigarri ikusten dituzten argitalpen, txosten edo beste edozein dokumentu ere aurkez ditzakete.

Laugarrena.– Herrizaingo sailburu jaunak erabakiko du deialdia agindu-bidez eskabideak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik kontatzen hasi eta, gehienez, hilabeteko epean. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta haren aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke eman duen organuaren aurrean EHAAn argitaratzen den hurrengo egunetik hasita eta hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko auzitarako Epaitegiaren aurrean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko ekainaren 22a

Herrizaingo sailburua,

JAVIER BALZA AGUILERA.

ERANSKINA

Deialdiko lanpostua:

– Izena: goi-kargudunaren idazkaria (kodea: 001001, dot. 61)

– Lantokia: Herrizaingo Saileko Hauteskunde eta Dokumentazio Zuzendaritza.

– Lantokia: Bibao (Bizkaia)

– Kidegoa: C1 edo D1

– Maila: 18

– Berariazko osagarria: 7.722,72 euro

– Hizkuntza Eskakizuna: 2

– Derrigortasun data:

Lanpostua betetzeko baldintzak:

– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrarien kidegoko edo Administrari Laguntzaileen kidegoko karrerako funtzionarioa izanik, jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan eta seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea.

– Halaber, aipatutako kidegoetako funtzionarioak nahitaezko eszedentzian, beste administrazio publiko batean lanean, funtzio-gabetuta edo borondatezko eszedentzian badaude, jarduneko zerbitzura itzuli ahal izango dira prozedura honen bidez, baldin eta egon diren egoerari dagokion epea bete badute.

– Administrarien kidegoari edo Administrari Laguntzaileen kidegoari dagozkion jardueretan urte bat edo urte biko esperientzia izatea.


Azterketa dokumentala