Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2004ko uztailaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Euskal Herriko Unibertsitatea
3734

EBAZPENA, 2004ko ekainaren 16koa, Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, EHUko lanpostu huts bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa egiteko dena.

Euskal Herriko Unibertsitateko administrazio eta zerbitzuetako langileen lanpostu bat hutsik dagoenez, Gerentzia honek erabaki du iragartzea eranskinean zehazten den lanpostua izendapen askearen bidez beteko dela. Eta halaxe egin du, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2000ko ekainaren 14ko Ebazpenaz eskuordetu zaizkion aginpideez baliatuz (ebazpen hori unibertsitateko Errektoregoaren egitura eta funtzionamendu atalei eta eginkizunak eskuordetzeari buruzkoa da, eta 2000ko uztailaren 10eko EHAAn argitaratu zen), eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean adierazitakoarekin bat etorriz (1989ko uztailaren 28ko EHAA).

OINARRIAK

Lehenengoa.– eranskinean zehazten diren baldintzak betetzen dituzten funtzionarioek eskatu ahal izango dute ebazpen honen bidez deialdira ateratzen den lanpostua.

Bigarrena.– Eskariak aurkezteko epea 15 egun balidunekoa izango da, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideok errektore jaunari zuzendu beharko zaizkio eta EHUko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira honako tokietakoren batean: Errektoregoko eraikinean, Leioako Campusa (Bizkaia); Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzan (Ignacio M.ª Barriola eraikina, Elhuyar Plaza, 1.–Donostia); Arabako Campuseko Errektoreordetzan (Izardui komandantea, 2 .–Gasteiz); edo EHUk ikastegietan dituen erregistro orokorretan (erregistro orokorren zerrenda EHUk 2001eko martxoaren 19an emandako Ebazpenean dago zehaztuta, ikus 2001/04/02ko EHAA; Interneteko helbide honetan ere ikus daiteke: http://www.ehu.es/erregistroko_bulegoak.html). Edozelan ere, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak (urtarrilaren 13ko 4/1999ko Legeak emandako idazketan), 38.4 artikuluan adierazten dituen moduren batean ere aurkeztu ahal izango dira dokumentuak.

Eskariak aurkezteko epea amaitzen denean lehiatzaileek baldintza eta betebehar guztiak izan beharko dituzte beteta.

Hirugarrena.– idazkiarekin batera, eskatzaileak curriculum vitae aurkeztu beharko du, bertan ondoko hauek adieraziz:

a) Titulu akademikoak.

b) Funtzionario titulua.

c) Ordura arte bete dituen lanpostuak, bai administrazio publikoan, bai enpresa pribatuan.

d) Egindako ikasketak eta ikastaroak, dakizkien hizkuntzak eta, oro har, eskatzaileak egoki ikusten dituen gainerako merezimendu guztiak.

Titulu akademikoak eta funtzionario-titulua erkatuta aurkeztu behar dira.

2.– Interesatuek eskariarekin batera agiriak aurkeztu beharko dituzte, bete beharreko baldintzen eta alegatutako merezimenduen froga gisa. Era berean, aipagarri iruditzen zaizkien argitalpen, txosten eta bestelako dokumentuak erantsi ahal izango dituzte.

Laugarrena.– deialdi honen ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Bosgarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du eta bere aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Gerentzia honen aurrean, hilabeteko epean. Nahiago bada, administrazio-auzietako errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean Bilboko Administrazio Auzietako Epaitegi egokian; horretarako hilabete bi egongo dira, ebazpen hau Errektoregoko iragarki-oholean argitaratzen den egunaren biharamunean hasita. Hori guztia egingo da honako hauek betetzeko: Unibertsitateko Estatutuak (220. art.), urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea (116. art.) eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legea (8. eta 14. art.).

Leioa, 2004ko ekainaren 16a.

Gerentea,

XABIER AIZPURUA TELLERIA.

ERANSKINA

– Izena: Administratzailea.

– Erref.: F 419.

– Eskala: Unibertsitateko gestioa.

– Taldea: B.

– Zenbatgarrena: 9.

– Maila: 23.

– Hizkuntz eskakizuna: 3.

– Langunea: Arkitektura GET (Gipuzkoa).

– Campusa: Gipuzkoa.

Lanpostua betetzeko baldintzak:

1.– EHUko karrerako funtzionarioa izatea, B taldekoa, unibertsitateko gestio eskalakoa, eta jardunean edo zerbitzu berezietan egotea unibertsitatean. Une honetan beste administrazio publikoren baten zerbitzura dauden EHUko karrerako funtzionarioak ere aurkeztu ahal izango dira lehiaketara, bai eta derrigorrezko edo borondatezko eszedentzian daudenak ere, baldin eta egoera horretarako ezarrita dagoen gutxieneko denbora bete badute. Modu honetan langileok jarduneko zerbitzura itzuliko lirateke.


Azterketa dokumentala