Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2004ko maiatzaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
2690

AGINDUA, 2004ko martxoaren 17koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, 2004. urtean Garapen Lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko sei beka esleitzen dituena.

Ekainaren 17ko 138/1997 Dekretuak Garapen Lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko bekak arautu zituen, profesionalon prestakuntza bultzatzeko.

2004ko martxoaren 10eko ebazpen baten bitartez, beka horien deialdia egin zen, ekainaren 17ko 138/1997 Dekretuaren 2. artikuluaren 1. paragrafoan ezarritakoa betetzeko.

Horregatik guztiagatik, aipatutako dekretuaren 10. eta 11. artikuluetan ezarritakoari jarraiki, eta irailaren 17ko 19/2001 Dekretuaren 10 bis) artikuluak ezarritakoan oinarriturik —dekretu hori Euskal Autonomia Erkidegoko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatu zituen uztailaren 16ko 7/2001 Dekretua aldatzekoa da—, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean jaso diren pertsonei 2004. urtean Garapen Lankidetza arloan profesionalak espezializatzeko sei beka esleitzea.

Bigarrena.– Uko egiterik edo bestelako gorabeherarik suertatzen denerako, sei ordezko izendatzea. II. eranskinean jaso da ordezkapenok egiteko hurrenkera.

Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du. Bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke erakunde berean, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean. Epeok ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko martxoaren 17a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.

I. ERANSKINA / ANEXO I
BEKAK ESLEITU ZAIZKIEN KANDIDATUAK:
CANDIDATOS/AS A LOS/AS QUE SE HA CONCEDIDO LA BECA:

– Alicia Rodríguez Martín

– Arkaitz López Gorricho

– Aitziber Fernández Sainz de Murieta

– Mónica Alonso San Millán

– Euken Barreña Caloca

– Laura Vega Cubillo

II.ERANSKINA / ANEXO II

1.– Lidia Ruiz Gómez

2.– Iratxe Gaztañaga Arostegi

3.– Tirso López Rojo

4.– Yon Millán Albistegi

5.– Jaione San Sebastián Bidaurrázaga

6.– Olatz Ajuriaeuskoa Izquierdo


Azterketa dokumentala