Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2004ko maiatzaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
2608

IRAGARKIA, Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Gipuzkoako Lurralde Bulegoarena. Honen bidez jendaurrean jartzen da Zumarragako udalerrian Urola Garaiko Industrialderako adarra izeneko industriarako eta merkataritzarako gas naturaleko instalazioak eraikitzeko baimena.

Jendaurrean azalduko da proiektua, ondorengo araudiak xedatu bezala: Hidrokarburoen arloko urriaren 7ko 34/1998 Legea (EAO, 98-10-8); urriaren 26ko 2913/1973 Dekretuaz (EAO, 73-11-21) onarturiko Gas Erregaien Zerbitzu Publikoaren Erregelamendu Orokorra; 1954ko abenduaren 16ko Jabetza Nahitaez Kentzeko Legearen 17.2 eta 52. artikuluak (EAO, 54-12-17); azken lege horren 1957ko apirilaren 26ko Erregelamenduaren 56. artikulua (EAO, 57-06-20); eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak (EAO, 99-01-14) aldarazi zuen Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/92 Legearen 86. artikulua (EAO, 92-11-27). Hona hemen proiektua:

Eskatzailea: Naturcorp Redes, S.A. – Pío Baroja plaza, 3 – 48001 Bilbo

Espedientea: RI.20/24180–CGG.04/4.

Eskaeraren xedea: Zumarragako udalerrian, industriarako eta merkataritzarako gas naturalez hornitzeko izango diren Urola Garaiko Industrialderako Adarra izeneko instalazioak eraikitzeko baimena ematea; instalazio horiek Madrilgo Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargo Ofizialak 2003ko abenduaren 15ean 125727 zenbakiarekin ikus-onetsi eta, ondoren, Julián Díez Gómez bideetako ingeniariak aurkeztu zuen proiektuaren arabera egingo dira. Eskaeraren arabera, proiektua herri onurakotzat deklaratzea ere nahi da.

Proiektuak honako instalazio hauek ditu:

A) A erako goi-presioko sarea

Trazadura: Zumarragoko udalerrian zehar igarotzen da.

Jatorria: Legazpia-Beasain sareari dagokion I. Faseko V-3.1 eta V-4 erpinen artean.

Amaiera: ANEren sarrerako balbula.

Hodiak: B graduko API-5L kalitatezko altzairuzkoak, 4" diametrokoak eta 3,6 mm-ko lodierakoak.

Luzera: 1.172 m.

B) A erako goi-presioko hargunea Arauketa eta Neurketa Estazioan (ANE). Horretarako, API-5L-B graduko kalitatezko altzairua erabiliko da, 2" diametrokoa eta 3,6 mm. lodierakoa. 6,2 metroko luzera izango du.

C) ANEko irteera; B erako presio ertaineko hargunea Rojo y Zaldua enpresara eta Argixaoko Poligonoaren sarerako lotura.

Trazadura: Zumarragoko udalerrian zehar igarotzen da.

Jatorria: ANEren irteerako balbula.

Amaiera: Argixaoko Poligonoan dagoen B erako presio ertaineko sarea eta Rojo y Zaldua enpresarainoko hargune-balbula.

Hodiak: B mailako API-5L kalitatezko altzairuzkoak, 4" diametrokoak eta 3,6 mm-ko lodierakoak; eta PE SDR 17,6 dentsitate ertaineko polietilenozkoak, 200 eta 110 mm-ko diametrokoak eta lodiera normalizatukoak.

Luzera: 247,80 m.

D) Lineako 2.000 N·m3/h-ko bi arauketa-linea dituen Arauketa eta Neurketa Estazio (ANE) baten instalazio mekanikoak. Gas naturalaren sarrerako gehieneko presio erlatiboa A erako goi-presioa izango da, eta irteerako gehieneko presio erlatiboa B erako presio ertaina izango da.

Aurrekontua: 181.353,25 euro

Instalazioak lurretan izango duen ukipena

Instalazioak lurretan izango duen ukipena, iragarki honi erantsi zaion ondasun eta eskubideen zerrendan adierazi dena da; honako ezaugarriak ditu:

Jabari osoa: Beharrezkoa den azalera-instalazio finkoetan.

Sarearen ibilbideko behin betiko zortasuna: 4 metro zabaleko lurzatia; lurpean sartuta joango dira hodiak eta behar diren gainerako aldagailu guztiak.

Aldi baterako atzematea: Finka bakoitzerako lurzati-planoetan eta ukitzen diren ondasunen zein eskubideen zerrenda xehekatuan azaltzen dena.

Eraikitzeko mugak jarriko dira eta ezingo da instalazioen funtzionamendu egokia kolokan jarri dezakeen lanik edo egintzarik egin, taxuketaren ardatzetik bost metrotara (bi aldetara) A erako goi-presioko sareari dagokionez, eta bi metrora, B erako presio ertaineko sareari dagokionez. Distantzia hau txikitu daiteke harik eta behin betiko zortasunen lurzatiekin bat egin arte, baldin eta berariaz horrela eskatzen bada eta Administrazioaren erakunde eskudunak ezartzen dituen baldintzak betetzen badira.

Debeku da goldaketa edo antzeko lanak egitea: Ezingo da goldea pasatu berrogeita hamar zentimetro baino sakonago, eta ezingo da zuhaitzik edo zuhaixkarik landatu hodien ardatzetik, gutxienez, eta hodien bi aldetara, bi metroko distantzian.

Horiek horrela, ikusgai jartzen da espedientea jendaurrean eta, bereziki, proiektuak ukitzen dituen finken jabeen eta gainerako titularren aurrean (horien zerrenda iragarki honen bukaeran eransten da), Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Gipuzkoako Lurralde Bulegoan (Easo, 10 – Donostia). Bidezkotzat jotzen diren erreklamazioak hiru aletan aurkeztu beharko dira, aipatutako egoitzan, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatu beharreko HOGEI EGUNeko epearen barruan.

Donostia-San Sebastián, 2004ko apirilaren 7a.

Lurralde Bulegoko burua,

JAVIER LÓPEZ LARRINAGA.

UROLA GARAIKO INDUSTRIALDERAKO ADARRA – ZUMARRAGA
RAMAL A UROLA GARAIKO INDUSTRIALDEA-ZUMARRAGA
ERAGINDAKOEN ZERRENDA / RELACION DE AFECTADOS
Expte./Esp.: CGG.04/4

FINKA ZK.	 TITULARRA ETA HELBIDEA	ERAGINAK	KATASTRO DATUAK	IZAERA

FINCA N.º	TITULAR Y DOMICILIO	AFECCIONES	DATOS CATASTRALES	NATURALEZA

		Behin betiko	Aldibaterako	Jabari	 Poligonoa	Lursaila

		Zortasuna	Atzematea	Osoa

		Servidumbre	Ocupacion 	Pleno 	 Polígono	Parcela

		Permanen	Temporal	Dominio

		m.l.	m2	(m2)

GI-ZM-RZ-001	Justo Andueza Zabaleta. C/ Piedad, 21. 20700-Zumarraga.	54	216	548		1	140	Pradera /Larredia	

GI-ZM-RZ-002	Lucio Mendizabal Iturbe. Argixao Taldea s/n. 20700-Zumarraga	321	1284	3235		1	141	Bosque (pino repoblación)

								Basoa (oihaneztatze-pinua)

								Camino	

GI-ZM-RZ-003	Lucio Mendizabal Iturbe. Argixao Taldea s/n. 20700-Zumarraga	4	16	50,5		1	141	Baso-bide	

GI-ZM-RZ-004	José Luis Tapia Mendizabal. Caserío Urzabaleta. 20700-Zumarraga	545	2180	5298	4	2	31	Bosque (pino repoblación)

								Basoa (oihaneztatze-pinua)	

GI-ZM-RZ-005	José Luis Tapia Mendizabal. Caserío Urzabaleta. 20700-Zumarraga	3,6	14,4	2202		2	31	 Camino/Baso-bide	

GI-ZM-RZ-006	José Luis Tapia Mendizabal. Caserío Urzabaleta. 20700-Zumarraga	9,8	39,2	93		2	31	Camino /Baso-bide	

GI-ZM-RZ-007	José Luis Tapia Mendizabal. Caserío Urzabaleta. 20700-Zumarraga	4,5	18	46		2	31	Camino /Baso-bide	

GI-ZM-RZ-008	Lucio Mendizabal Iturbe. Argixao Taldea s/n. 20700-Zumarraga	4	16	50		2	43	Bosque (pino repoblación)

								Basoa (oihaneztatze-pinua)	

GI-ZM-RZ-009	Lucio Mendizabal Iturbe. Argixao Taldea s/n. 20700-Zumarraga	235	888	1915		2	32	Calzada /Galtzada	

GI-ZM-RZ-010	Ayuntamiento de Zumarraga	10	92	 296	25			Zona verde/Berdegunea	


Azterketa dokumentala