Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
ESLEIPENA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarena, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko radiodiagnostikoko instalazioetan erabiltzen diren kalitate-irizpide normalizatuen segurtasunaren alorrean ebaluazioak egiteko espedienteari dagokiona. 1.– Entitate esleitzailea. a) Erakundea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua erakunde publikoa, Araba kalea 45-E. 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba) Telefonoa: 945 00 60 00 Faxa: 945 - 006203. b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Ekonomikoko eta Kontratazioko Zuzendariordetza. c) Espedientearen zenbakia: 290/10/1/0066/O001/ 012004. 2.– Kontratuaren ezaugarriak. a) Kontratu-mota: laguntza-kontratua. b) Helburua: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko radiodiagnostikoko instalazioetan erabiltzen diren kalitate-irizpide normalizatuen segurtasunaren alorrean ebaluazioak egitea. c) Loteak: 3 lote. d) Ez zen argitaratu. 3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era. a) Izapideak: ohikoak. b) Prozedura: hitzartua. c) Esleitzeko era: publizitaterik gabe. 4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. 29.750,10 euro. 5.– Esleipena: a) Eguna: 2004ko martxoaren 25a. b) Kontratista: Protección Radiologica Médica, SL: 1. eta 2. loteak; eta Radioprotección Consultores, SL: 3. lotea. c) Nazionalitatea: espainiarra. d) Esleipenaren zenbatekoa: 1. lotea: 4.297,24 euro, 2. lotea: 12.065,32 euro eta 3. lotea: 13.387,54 euro. Vitoria-Gasteiz, 2004ko martxoaren 25a. Kontratazio Mahaiko lehendakariaren ordezkoa, ELENA BRAVO SUÁREZ.