Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2004ko maiatzaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Getxoko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
2593

EDIKTUA, segidako traktuari berriro ekiteko jabari-espediente baten gainean burututako 534/03 prozeduraren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia)

Judizioa: Exp.dom.rea.tra. 534/03.

Demandatzailea: Maria Luisa Paloma Vergara Muyo.

Demandatua: Maria Luisa Paloma Vergara Muyo.

Gaia: segidako traktuari berriro ekiteko jabari-espedientea.

Aipatu judizioaren gainean alderdi demandatzaileari zedula bat entregatzea erabaki da. Zedula horren testuak hau dio hitzez hitz:

PROBIDENTZIA

Epailea: Margarita Valcarce De Pedro andrea.

Lekua: Getxo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta lauko apirilaren bata.

Alfonso Jose Bartau Rojas prokuradoreak idazki hau, horri dagozkion agiriak eta ahalordea eta kopia aurkeztu ditu. Horiek jasota, izapideak egiteko onartu da, eta segidako traktuari berriro ekiteko jabari-espediente bati ekingo zaio. Prokuradorea alderditzat hartuko da Maria Luisa Paloma Vergara Muyo andrearen izenean eta ordez; hurrengo jakinarazpenak eta eginbideak horri egingo zaizkio, aurkeztu duen ahalordearen indarrez. Autoetan testigantza jaso ondoren, itzuli egingo zaio.

Aurkeztu den idazkia Ministerio Fiskalari igorri eta idazkiaren kopiak eta agiriak eman. Honako hauei, berriz, zitazioa egin: Luis Gil Cornejo, Jose Maria Moradillo Arambarri, Mariano Zabala Fernandez, Lucia Vivanco Palacios, Petra Echevarria Barreneche eta Maria Gil Cornejo, erregistroko titular denez, Dolores Hierro (g.b.). Hilda dagoenez gero, bere bilobari egin beharko zaio zitazioa, Adoración Crespo Zubieta andreari, horren izenean katastratuta baitaude. Horrela, hamar eguneko epearen barruan, espedientean agertzeko aukera izango dute, beren buruaren alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko. Interesatuen helbideen berri ez dugun kasuetarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Marca egunkarian argitaratutako ediktuen bidez egingo zaie zitazioa.

Eskatutako inskripzioak kalterik egin diezaiekeen pertsonei dei egin, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Marca egunkarian ediktuak argitaratuz. Horrela, hamar eguneko epean, espedientean agertu ahal izango dute, aipatu diren ondorioetarako.

Ediktuak egin.

Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura.	Idazkariaren sinadura.

Alderdi demeandatzailearen eskaera kontutan hartuta eta espediente honen argitalpenei dagokienez, epaileak 2004ko martxoaren 1eko probidentzia batez, erabaki du ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Marca egunkarian argitaratzea, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan agindutakoa betez.

Getxon (Bizkaia), bi mila eta lauko apirilaren batean.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala