Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
HUTSEN ZUZENKETA, ondoko legearena: "4/2004 Legea, martxoaren 18koa, Errepideko Bidaiari Garraioarena." Huts material batzuk sumatu direnez Errepideko Bidaiari Garraioaren martxoaren 18ko 4/2004 Legeari dagokion testuan, 2004ko martxoaren 29ko 60. EHAAn argitaratu zen horretan, huts horiek zuzendu egiten dira ondorengo testuaren arabera: 55.4 artikuluan hau dio: "54.18 artikuluan ezarritakoaren arabera", eta hau esan behar du: "54.17 artikuluan ezarritakoaren arabera". 55.6 artikuluan hau dio: "54. artikuluko 19. eta 21. paragrafoetan ezarritakoaren arabera", eta hau esan behar du: "54. artikuluko 18. eta 20. paragrafoetan ezarritakoaren arabera". 55.15 artikuluan hau dio: "54.15.e) artikuluan ezarritakoaren arabera", eta hau esan behar du: "54.14.e) artikuluan ezarritakoaren arabera". 55.17 artikuluan hau dio: "54. artikuluko 6., 14., 19. edo 21. paragrafoetan xedatutakoaren arabera", eta hau esan behar du: "54. artikuluko 6., 13., 18. edo 20. paragrafoetan xedatutakoaren arabera".