Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2004ko maiatzaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
2359

<DIR> <P ALIGN="JUSTIFY">AGINDUA, 2004ko apirilaren 30ekoa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko langileen euskalduntzean aplikatuko diren ordu-kredituak ezartzen dituena. <P ALIGN="JUSTIFY"> <P ALIGN="JUSTIFY">&nbsp;

Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautu zuen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren 1.3 artikuluak dioenez, herri administrazioak haien langileen hizkuntza-gaitasuna egokia izan dadila ahaleginduko dira, horretarako beharrezko diren neurriak hartuko dituzte .

Kontuan izanda, administrazioaren jardute eremuetan baliabide eta xedeen arteko arrazoizko proportzioa ezarri behar dela, ezinbestekoa da, hizkuntza-prestakuntzaren kudeaketa, era objetiboago eta progresiboagoan, egokia izan dadin ahalbidetuko duten kudeaketarako lanabesak izatea.

Horri dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioetan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planaren 6.1.2.3 idatz-zatiak dioenez, eskatzailearen hizkuntza-prestakuntza prozesuaren ordura arteko aprobetxamendu maila kontuan hartu beharreko irizpidea izango da lan orduetan euskara ikasteko baimena emateko orduan. Hori guztia langileen hizkuntza-gaikuntzara zuzendutako baliabide publikoek gero eta islada hobea izan dezaten, jasotako prestakuntza mailak gainditzean, eta hizkuntza-eskakizunak egiaztatzean.

Aipatu xedapenak abiapuntu direla, lan orduetan hizkuntza-prestakuntzarako gehieneko ordu-kredituak jartzean, hizkuntza-eskakizuna ezberdinak era progresiboan gainditzeko, jasotako hizkuntza-prestakuntzak garai bakoitzerako planifikatu diren hizkuntza-helburuen lorpenean maila altuagoan islada izan dezaten bilatu da. Aldi berean, baliabide objetiboa da lan orduetan euskara ikasteko baimena emateko orduan, eskatzaileak berak adierazitako aprobetxamendu maila baita abiapuntua.

Horregatik guztiagatik, eta apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren Azken Xedapenetatik bigarrenak dioenari jarraiki, Ogasun eta Herri

Administrazio sailburuari eta Kultura sailburuari ahalmena ematen baitie, bakoitzaren eskumenen barruan dagozkien xedapenak eman ditzaten, aipatu dekretua garatzeko

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Jardute eremua

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren Erakunde Autonomoetan aritzen diren langileei aplikatuko zaie agindu hau.

2. artikulua.– Ordu-kreditua

1.– Lan orduetan eta herri administrazioak ordaintzen dituen prestakuntzarako gehieneko ordu-kopurua da ordu-kreditua, helburua hasiera zehatz batetik abiatua hizkuntza-eskakizuna bakoitza lortzea dela.

2.– Agindu honetako I. ERANSKINean dago jasota hasiera maila bakoitzetik abiatua hizkuntza-eskakizuna bakoitzerako ezarritako ordu-kopurua zein den.

3. artikulua.– Langile publiko bakoitzaren hasierako ordu-kredituaren kuantifikazioa.

1.– Pertsona bakoitzari ezarriko zaion hasierako ordu-kreditua honakoen arabera egingo da:

a) Eskatzaile bakoitzaren euskara maila. 2004-2005 ikasturtearen hasieran ikasle bakoitzak duen euskalduntze edo alfabetatze-maila da, edo kasuan kasu, arau hau indarrean sartzen den momentutik euskara klaseetara lehenengo aldiz joaten den ikastaroaren hasiera egunean duena. Prestakuntza-prozesuan zehar egiaztatu behar den hizkuntza-eskakizunerako ezarriko diren ordu-kredituak ezartzeko erreferentzia izango da hasiera maila hau.

b) Egiaztatu beharreko hurrengo hizkuntza-eskakizuna: egiaztatu den azkenengoaren ondorengoa da, edo bat ere ez bada egiaztatu, 1. hizkuntza-eskakizuna.

2.– Pertsona bakoitzak hizkuntza-prestakuntza prozesuan zehar egiaztatu behar duen hizkuntza-eskakizuna bakoitzeko ordu-kreditu bat izango du, betiere, egiaztatu behar den hurrengoari dagokiona indarrean egongo dela.

4. artikulua- Ordu-kredituaren konputua, eta saldoa.

1.– Ikastaroak aurrera joan ahala ordu-kreditua gastatzen joango da, horretarako hilabeteko ikastorduak zenbatuko direla. Zenbaketa ikaslearen gelako lehenengo klase egunetik ikasturtea amaitu arte egingo da, edo, kasuan kasu, ikaslea ikastaroan behin betiko baja den momentura arte.

2.– Pertsona bakoitzak hurrengo hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko kreditua izango du, baina horri kendu beharko zaio hasiera mailatik lan orduetan prestakuntzarako erabilitako denbora, aurreko puntuan dioenaren arabera.

3.– Hizkuntza-eskakizuna egiaztatu denean, eta hurrengo hizkuntza-eskakizunerako prestakuntza lan orduetan jaso behar denean, ordu-kreditu berria hurrengo hizkuntza-eskakizunari dagokiona izango da, eta saldo berria ordu-kreditu berriari hasiera mailatik kontsumitu den denbora kendu ondoren gelditu dena.

5. artikulua.– Aldeko ordu-kredituko saldoa.

1.– Euskara ikastaroa lan orduetan hasi ahal izateko, beharrezkoa izango da aldeko ordu-kreditua izatea. Ikastaroa aurrera doala agortzen bada, langileak ikastaroa bukatu arte jarraitu ahalko du.

2.– Edonola ere, saldoa amaitzen denetik aurrerako ikastorduak berdin zenbatuko dira ordu-kreditua eguneratzean 4. artikuluan xedatutako ondorioetarako, betiere hizkuntza-eskakizuna egiaztatzen bada, eta lan orduetan hizkuntza-prestakuntza jasotzen jarraitu behar badu hurrengo hizkuntza-eskakizuna egiaztatu ahal izateko.

6. artikulua.– Ordu-kreditua agortzea

1.– Ordu-kreditua agortu ondoren, dagokion hizkuntza-eskakizuna egiaztatu ez duen langileari ez zaio onartuko lan orduetan euskara ikasteko eskabide gehiagorik. Dena den, lan ordutik kanpo finantzatutako ikastaroetan hizkuntza-prestakuntza jasotzen jarraitu ahalko du.

2.– Horretarako, IVAPek orokorrean eta lan orduetatik kanpo antolatzen dituen ikastaroen eskaintza izango du eskura deialdien bidez, horien barruan ezarritako baldintzen arabera.

3.– Dagokion hizkuntza-eskakizuna egiaztatu ondoren, lan orduetan euskara ikastaroetara joan ahalko da, momentuero indarrean dauden deialdien arabera. Kasua hori denean, ordu-kredituaren saldoa eguneratuko da 4. artikuluan xedatutakoaren arabera.

4.– Lan ordutik kanpo kontsumitutako prestakuntza ez da inoiz agortutako ordu-kreditutzat hartuko.

7. artikulua.– Hizkuntza-prestakuntzarako banakako planak

1.– Agindu hau indarrean sartzen den momentutik, lan orduetan euskara klaseetara joateko baimena duten pertsona guztiek prestakuntzarako banakako plana izan beharko dute. Plan horiek, forma eta edukiari dagokionez, IVAPek ezartzen duenaren arabera egingo dira.

2.– Egiaztatu behar diren hurrengo hizkuntza-eskakizunetarako, dagozkion hizkuntza-prestakuntzarako planak egin beharko dira.

XEDAPEN GEHIGARRIA

IVAPek Hizkuntza-Prestakuntzarako Banakako Planak egiteko dokumentu berria egingo du Euskal Autonomia Erkidegoko langileentzako. Bertan, agindu honetan arautu den ordu-kredituetan oinarritutako prestakuntza sistema berria aplikatzetik datozen aldaera eta egokitzapenak jasoko dira.

AZKEN XEDAPENA

Lehenengoa.– Agindu hau indarrean sartuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko apirilaren 30a

Ogasuna eta Herri Adminsitrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

I. ERANSKINA / ANEXO I
Ordu-kredituen taula / Tabla de créditos horarios

&#9;&#9;1.HE&#9;2.HE&#9;3.HE&#9;4.HE

&#9;&#9;PL1&#9;PL2&#9;PL3&#9;PL4

EUSKALDUNTZEA&#9;101&#9;1.210&#9;1.770&#9;2.430&#9;2.730

EUSKALDUNIZACIÓN&#9;102&#9;1.030&#9;1.600&#9;2.210&#9;2.510

&#9;103&#9;890&#9;1.330&#9;2.020&#9;2.320

&#9;104&#9;770&#9;1.150&#9;1.810&#9;2.110

&#9;105&#9;550&#9;930&#9;1.530&#9;1.830

&#9;106&#9;490&#9;760&#9;1.210&#9;1.510

&#9;107&#9;380&#9;610&#9;1.190&#9;1.490

&#9;108&#9;320&#9;490&#9;880&#9;1.180

&#9;109&#9;210&#9;420&#9;730&#9;1.030

&#9;110&#9;160&#9;370&#9;590&#9;890

&#9;111&#9;110&#9;210&#9;470&#9;770

&#9;112&#9;60&#9;160&#9;340&#9;640

ALFABETATZEA&#9;201&#9;320&#9;350&#9;500&#9;800

ALFABETIZACIÓN&#9;202&#9;-&#9;320&#9;370&#9;670

4 HE / PL4&#9;401&#9;-&#9;-&#9;0&#9;300


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana