Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2004ko apirilaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Zaldibiako Udala
2158

IRAGARKIA, Zaldibiako Udalerriko Planeamenduko Arau Subsidiarioetako Hiri Area 9ko 9.2 E.U.ko 6.800 m2.ko lur-sail eraikigarrian Zaldibiako Udalak eraikiko duen pabilioi industriala osatzen duten 17 modulu lehiaketa sistemaren bidez besterentzeko deialdi publikoari buruzkoa.

Zaldibiako Udalak, 2004ko otsailaren 17an egindako Udal Batzarrean erabaki zuen, Arau Subsidiarioetako Hiri Area 9ko 9.2 E.U.ko 6.800 m2.ko lur-sail eraikigarrian, Udala eraikitzea dijoan pabilioi industriala osatzen duten 17 moduluen besterentzea, lehiaketa sistemaren bidez arautuko duen baldintza ekonomiko administratibo plegua onartzea.

Herri Administrazioen Kontratuen Legearen eraberritutako testua onartzen duen ekainaren 16ko 2/2000 Errege Dekretu Legearen 78. artikuluak xedatutakoaren arabera, argitaratu egiten da baldintza orrien laburpen hau:

1.– Erakunde esleitzailea: Zaldibiako Udala

2.– Xedea: Lehiaketa honen helburua da, herri honetako Hiri Area 9ko 9.2 E.U. ko 6.800 m2.ko lur-sail eraikigarrian, eta onartutako proiektu teknikoaren arabera, udal hau eraikitzea dijoan pabilioi industriala osatzen duten 17 modulu besterentzea.

Aipatu moduluak, ondorengo azalera erabilgarria dute gutxigorabehera:

– 510,65 m2ko modulu bat (1).

–503,40 m2ko modulu bat (1).

–496,30 m2ko zortzi modulu (8).

–345,20 m2ko modulu bat (1).

–245,65 m2ko modulu bat (1).

–244,95 m2ko 4 modulu(4).

–244,90 m2ko modulu bat (1).

3.– Tramitazioa, prozedura eta era:

a) Tramitazioa: Ohikoa.

b) Prozedura: Irekia.

c) Era: Lehiaketa.

4.– Lizitazioa oinarria:

a) Gutxieneko lizitazio oinarria: Pabilioiaren m2.ko prezioa 541 euro da, B.E.Z-a kanpo, ondorengo banaketaren arabera:

b) Ordainketa era: Baldintza Ekonomiko Administratibo Pleguan adierazten da.

5.– Bermeak:

a) Behin behinekoa: prezioaren %2.

b) Behin betikoa: Esleipendunak, esleipenaren jakinarazpena jaso ondorengo hilabete barru; hau da, lehen ordainketa egin eta kontratua sinatu aurretik, bigarren eta ondoren egin beharreko ordainketak bermatzeko, epe horietan ordaindu beharreko diru kopuru osoaren berma jarriko du udalean.

Berma hori, abal baten bidez edo egin beharreko ordainketen arabera abal desberdinetan zatituta jarri ahal izango da.

6.– Erizpideak: Lehiaketa adjudikatzeko, baldintza ekonomiko-administratibo pleguan ezarritako irizpideak erabiliko dira.

7.– Proposamenak aurkeztea:

a) Lekua Administrazio honetako idazkaritza bulegoa.

b) Orduak: goizeko 9:00etatik arratsaldeko 15:00etara.

c) Epea: Egun baliodunetan, astelehenetik ostiralera, lehiaketa honen iragarkia Euskal Autonomia Erkidegoko Aldizkari Ofizialean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Iragarki Taulan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera eta proposamenak aurkezteko epea bukatu arte.

Proposamenak aurretik adierazitako lekuan eta ordutegian aurkeztuko dira, egutegiko 26 eguneko epean, iragarki hori argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

8.– Espedientea: Espediente administratiboa, interesatuen eskura dago Zaldibiako Udal Idazkaritzan

9.– Aurkeztu beharreko agiriak: Baldintza Pleguan adierazten direnak.

10.– Proposamen eredua: Baldintza Pleguan agertzen dena, udaletxean eskuragarria.

11.– Proposamenak irekitzea: Aurkeztutako eskaintzak jendaurrean irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo lanegunean, arratsaldeko 19:30etan.

Zaldibia, 2004ko martxoaren 30a.

ALKATEA.

Azterketa dokumentala