Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2004ko apirilaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Zaldibiako Udala
2157

IRAGARKIA, Zaldibiako Planeamenduko Arau Subsidiarioetako Hiri Area 9ko 9.2 Unitate Exekuzioko Hirigintza Proiektuko obrak kontratatzeko espediente orokorra, baldintza ekonomiko administratibo plegua barne, onartzeari buruzkoa

Zaldibiako udal batzarrak, 2004ko otsailaren 17an egindako Osoko Bilkuran, erabaki zuen onestea, Zaldibiako Planeamenduko Arau Subsidiarioetako Hiri Area 9ko 9.2 Unitate Exekuzioko Hirigintza Proiektuko obrak kontratatzeko espediente orokorra, baldintza ekonomiko administratibo plegua barne.

Herri Administrazioen Kontratuen Legearen eraberritutako testua onartzen duen ekainaren 16ko 2/2000 Errege Dekretu Legearen 78. artikuluak xedatutakoaren arabera, argitaratu egiten da baldintza orrien laburpen hau:

1.– Esleitzailea: Zaldibiako Udal Batzarra.

2.– Kontratuaren xedea: Zaldibiako Planeamenduko Arau Subsidiarioetako Hiri Area 9ko 9.2 Unitate Exekuzioko Hirigintza Proiektuko obrak.

3.– Exekuzio epea: 12 hilabete.

4.– Tramitazioa, prozedura eta era:

a) tramitazioa: Ohikoa.

b) prozedura: Irekia.

c) Era: Lehiaketa.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 669.010,32 euro-koa da, BEZ barne. Lehiatzaileek diru-kopuru hori hobetu dezakete.

6.– Bermeak:

a) Behin behinekoa: Ez da eskatzen

b) Behin betikoa: esleipenaren zenbatekoaren %4.

7.– Kontratistaren sailkapena:

Taldea A, azpitaldea 2, kategoria b.

Taldea G, azpitaldea 4, kategoria b.

Taldea G, azpitaldea 6, kategoria b.

Taldea E, azpitaldea 1, kategoria b.

Taldea I, azpitaldea 1, kategoria b.

Taldea I, azpitaldea 1, kategoria a.

Taldea I, azpitaldea 7, kategoria a.

8.– Hautagaiak betebeharreko baldintzak: Baldintza pleguan ezartzen diren baldintzak bete beharko dituzte kontratazioan parte hartu nahi duten hautagaiak.

9.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea:

a) Zaldibiako udaletxeko idazkaritzan, astelehenetik ostiralera, goizeko 9:00etatik eguerdiko ordubatak arte, kontratazio honi dagokion informazioa eskuratu ahal izango da, Iragarki hau Euskal Autonomia Erkidegoko Aldizkari Ofizialean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta herriko Iragarki Taulan argitaratzen denetik kontatzen hasita, proposamenak aurkezteko ematen den epea amaitu arte.

b) Espedienteko dokumentazio teknikoa:

Topokopiak.

Erauskin Enparantza

20200-Beasain

10.– Proposamenen aurkezpena: Proposamenak Zaldibiako idazkaritza bulegoan aurkeztuko dira, goizeko 9etatik arratsaldeko 15:00etara, 26 eguneko epean, iragarki hau Euskal Autonomia Erkidegoko Aldizkari Ofizialean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta herriko iragarki taulan argitaratzen den biharamunetik kontatuta.

Zaldibia, 2004ko martxoaren 9a.

ALKATEA.

Azterketa dokumentala