Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2004ko apirilaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
2153

LEHIAKETA PUBLIKOA. Iragarki honen bidez kontratua esleitu nahi da, kontratuaren xedea hau izanik: "Euskal Autonomia Erkidegoan merkataritzako ordutegiak arautzeko zenbait aukera aztertzea". (Espedientea: I.C.T. 31/06/04).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio-mahaia.

c) Espedientearen zenbakia: ICT 31/06/04.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoan merkataritzako ordutegiak arautzeko zenbait aukera aztertzea.

b) Loteak eta kopuruak: ez.

c) Xedea burutzeko lekua: ikus oinarri teknikoen plegua.

d) Xedea burutzeko epea edo lana emateko azken eguna (hilabeteak)): esleipena jakinarazi eta kontratua izenpetzen denetik, 2004ko azaroaren 30era arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Hirurogeita hamabi mila (72.000,00) eurokoa da, gehienez, kontratu-aurrekontua.

5.– Behin-behineko bermea:

mila laurehun eta berrogei (1.440,00) euro.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila (Lakua I – 5. solairua).

b) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz - 01010.

d) Telefonoa: (945) 019921.

e) Telefaxa: (945) 018252.

f) Dokumentazioa eta informazioa jasotzeko azken eguna: 2004ko maiatzaren 7a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez.

b) Kaudimena finantza eta ekonomia aldetik, baita kaudimen teknikoa eta profesionala ere:

– Finantza-erakundeek emandako txostena edo, hala badagokio, lanbideko arriskuak babesteko asegurua baduela erakusteko egiaztagiria.

– Azken hiru urteotan egindako lanik nabarmenenak edo emandako zerbitzurik aipagarrienak, zerbitzu edo lan horien zenbatekoak, datak eta onuradun publiko zein pribatuak ere aipatuta.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Eskabidea aurkezteko azken eguna: 2004ko maiatzaren 10a, goizeko 10:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Pleguetan eskatutakoa.

c) Eskabideak aurkezteko lekua: Kontratazio-mahaiaren idazkaritza.

1.a Helbidea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila (Lakua I – 5. solairua).

2.a Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea 1.

3.a Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz - 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): hiru hilabetekoa, proposamenak irekitzen direnetik hasita.

e) Aldagaiak onartzea: ez.

f) Hala badagokio, aurreikuspenen arabera, (gehienez eta gutxienez) zenbat enpresari egingo zaien gonbita, beren eskaintzak aurkez ditzaten (prozedura murriztua): ez da halakorik.

9.– Eskaintzak irekitzea:

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

b) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea 1. Lakua I – 5. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz - 01010.

d) Eguna: 2004ko maiatzaren 14a.

e) Ordua: 12:00.

10.– Bestelako argibideak. Pleguetan ageri direnak.

11.– Iragarkien gastuak: Esleipen-hartzailearen kontura izango dira.

12.– Iragarkia "Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizial"era bidaliko den eguna (hala badagokio).

13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web orria:

– www. ej-gv.net

Vitoria-Gasteiz, 2004ko apirilaren 1a.

Administrazio eta Plangintza sailburuordea,

JOSE IGNACIO ZUDAIRE ARANA.


Azterketa dokumentala