Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2004ko apirilaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
2147

<DIR> <P ALIGN="JUSTIFY">AGINDUA, 2004ko apirilaren 1ekoa, Kultura sailburuarena. Honen bitartez, beharrezko egokitzapenak egiten dira Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalaren barruan dauden liburutegietako titularrak diren Euskal Autonomia Erkidegoko udalei, bere kontura edo hainbat udalek legez eratutako entitateetan elkartuta (betiere, entitate horietarako helburuetako bat aipatutako liburutegiak elkarrekin kudeatzea bada), beren liburutegietako liburu-multzoak berritu edo/eta handitzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duen Agindua 2004ko ekitaldian aplikatu ahal izateko. <P ALIGN="JUSTIFY">

Euskadiko Aurrekontuen Erregimenari buruzko legezko xedapenen Testu Bategina onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuaren IX. Tituluan ezarritakoaren babesean, abenduaren 23ko 317/2003 Dekretua eman zen. Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen pentzutan emandako laguntzak eta diru-laguntzak arautzeko zenbait xedapenen indarraldia luzatzeko bidea ematen du; horri jarraituz, Jaurlaritzak eta gainerako Sailek zein Erakunde Autonomoek behar diren epeak, betekizunak eta baldintzak molda ditzakete aipatutako Agindua 2004ko ekitaldian aplikatzeko.

2003ko ekitaldian, kultura sailburuaren 2003ko uztailaren 23ko Agindua eman zen Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalaren barruan dauden liburutegietako titularrak diren Euskal Autonomia Erkidegoko udalei, bere kontura edo hainbat udalek legez eratutako entitateetan elkartuta (betiere, entitate horietarako helburuetako bat aipatutako liburutegiak elkarrekin kudeatzea bada), beren liburutegietako liburu-multzoak berritu edo/eta handitzeko diru-laguntzak emateko modua arautzeko (2003ko abuztuaren 6ko EHAA, 152. zk.). Beraz, bidezkoa da epeak eta baldintzak egokitzea agindu hori 2004ko ekitaldian aplikatu ahal izateko.

Halaber, 2003ko uztailaren 23ko Aginduaren I. eta II. Eranskinetan agertzen diren biztanle-multzoetako mugetan akats bat aurkitu denez, bidezkoa agindu honen bitartez zuzenketa egitea.

Ondorioz, hauxe

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.

2003ko uztailaren 23ko Aginduak Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalaren barruan dauden liburutegietako titularrak diren Euskal Autonomia Erkidegoko udalei, bere kontura edo hainbat udalek legez eratutako entitateetan elkartuta (betiere, entitate horietarako helburuetako bat aipatutako liburutegiak elkarrekin kudeatzea bada), beren liburutegietako liburu-multzoak berritu edo/eta handitzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen du. 2004ko ekitaldian parte hartu nahi dutenek 45 egun naturaleko epea izango dute eskabideak aurkezteko, agindu honek eragina sortzen duen egunetik aurrera.

2. artikulua.– Eskabideak eta aurkeztu beharreko agiriak.

2003ko uztailaren 23ko Aginduko 4.2 artikuluan adierazten den bezala, eskabideak agindu horretako III. eranskineko ereduaren arabera bete (liburutegi berrietarako dokumentu-sorten kasuan IV. eranskina) eta Kultura Sailean aurkeztu behar dira Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeari zuzenduta (Donostia kalea 1, 01010 Gasteiz), zuzenean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

3. artikulua.– Ekonomi baliabideak.

Agindu honetan zehaztutako diru-laguntzetarako 685.877,00 euro erabiliko dira gehienez. Zenbateko hori EAEko aurrekontu orokorren kargura ordainduko da.

Artikulu honetan jaso den guztirako zenbatekoa aldatu egin ahal izango da, eskatutako diru-laguntzen guztirako zenbatekoa kontutan harturik, Kultura Sailean beste laguntza-egitasmo batzuk bideratu ondoren aurrekontuak ahitu gabe geratu badira. Adierazitako aldaketa diru-laguntzak ebatzi baino lehen egin behar da, eta horren berri emango da Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen ebazpen baten bitartez.

4. artikulua.– Diru-laguntzaren justifikazioa.

Diru-laguntza justifikatzeko dokumentuak 2005ko otsailaren 15era arte aurkeztu ahal izango dira.

5. artikulua.– Hutsen zuzenketa.

2003ko uztailaren 23ko Aginduaren I. eta II. Eranskinetan (2003ko abuztuaren 6ko EHAA, 152. zk.) agertzen diren biztanle-multzoetako mugetan aurkitutako akatsa zuzentzen da. Eranskin horien behin betiko edukia agindu honetako I. eta II. eranskinetan azaltzen da.

6. artikulua.– Datak eta ereduak egokitzea.

2003ko uztailaren 23ko Aginduko artikuluetan 2002, 2003 eta 2004ko ekitaldiei egiten zaizkien aipamen guztiak 2003, 2004 eta 2005eko ekitaldiei eginak direla ulertuko da, hurrenez hurren.

Funtsak berritzeko edo liburutegi sortu berrietarako funtsak eskuratzeko eskabideen ereduak III. eta IV. eranskinetan daude jasota hurrenez hurren. Egindako gastuei buruzko agiriaren eredua, berriz, V. Eranskinean dago.

AZKEN XEDAPENAK.

Lehenengoa.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Horren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Kultura sailburuari hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietarako salan bi hilabeteko epean, agindua aldizkari ofizial horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko apirilaren 1a.

Kultura sailburua,

MIREN AZKARATE VILLAR.

I. ERANSKINA
FONDOAK BERRITZEKO DIRU-LAGUNTZAREN ZENBATEKOA FINKATZEKO FORMULA ETA
KOEFIZIENTEA

Biztanle-kopuruaren arabera egin da banaketa eta horretarako ondorengo eragiketa hauetatik ateratzen den indize bat ezarri da:

Agindu honetarako finkatu duen diru kopurua (Agindu honetako guztirakoari liburutegi berrietarako fondoak eskuratzeko kopurua kenduta ateratzen dena) ondoren azaltzen denaren arabera banatuko da onuradunen artean.

1.– Herrien sailkapena.

Herri guztiak biztanle-kopuruaren arabera sailkatu ditugu eta herrien P balore homologatua lortu dugu, sailkapen honen arabera:

Biztanlegoa&#9;P

0tik 1.000ra&#9;.........................1.000

1.001etik 2.000ra&#9;........2.000

2.001etik 3.000ra.&#9;........3.000

3.001etik 4.000ra&#9;........4.000

4.001etik 5.000ra&#9;........5.000

5.001etik 1 0.000ra&#9;...... 10.000

10.001etik 15.000ra&#9;15.000

15.001etik 20.000ra&#9;20.000

20.001etik 25.000ra&#9;.......25.000

25.001etik 30.000ra &#9;30.000

30.001etik 40.000ra &#9;......40.000

40.001etik 50.000ra &#9;.......50.000

50.001etik 60.000ra &#9;60.000

60.001etik 70.000ra&#9;.......70.000

70.001etik 80.000ra&#9;.......80.000

80.001etik 90.000ra&#9;.......90.000

90.001etik 100.000ra&#9;100.000

100.001etik 125.000ra&#9;......125.000

125.001etik 150.000ra&#9;......150.000

25.000ka jarraitzen du

Adibidez: 3.248 biztanledun udal bat 4.000 dituenarekin parekatuko da, eta 54.949 biztanledun beste bat, 60.000 dituenarekin.

2.– Koefiziente zuzentzailea ezartzea.

Koefiziente zuzentzailea ezartzen da zenbat eta herri txikiagoa izan are gehiago laguntzeko. Horrela:

Herria&#9;C

0tik 3.000ra&#9;1,6

3.001etik 5.000ra &#9;1,4

5.001etik 30.000ra&#9;1,2

30.001etik 100.000ra&#9;1

100.001etik aurrera&#9;0,8

3.– Azkenik I indizea lortzen da honako formula honen bidez:

1.000.000 x P x C

I =&#9;

PC

PC = Herri guztien PxC baloreen batuketa

P = Kalkulatu nahi den herriko indizearen Pren balorea

C = Herriari dagokion koefizientearen balorea

4.– Herri bakoitzari dagokion diru-laguntza kalkulatzeko, nahikoa da indizea eta helburu honetarako esleipenaren balorea biderkatzea. Hau da:

Esleipena x I

S =&#9;

1.000.000

S= Dena delako udalak jasoko duen diru-kopurua eurotan.

II. ERANSKINA
LIBURUTEGI SORTU BERRIETARAKO DIREN DOKUMENTU SORTAK ESKURATZEKO DIRU-LAGUNTZAREN ZENBATEKOA FINKATZEKO IRIZPIDEAK

Biztanle kopuruaren arabera egin da kontzeptu honetarako banaketa. Horretarako, segituan zehazten diren mugen barruan dauden herrien taldeak egiten dira eta jasoko duten diru-laguntza finkatzen da.

Biztanleen kopurua kontzeptuan ez dira zergatik sartu behar entitate onuraduneko biztanle guztiak, baizik eta diruz lagundu nahi den liburutegiaren eragin-eremuko biztanleak (betiere, biztanleria entitate eskatzaileari dagokiona izan behar da).

Liburutegi sortu berrietarako diren dokumentu-sortarako diru-laguntzen zenbatekoa agindu honetarako gordetako ekonomi baliabideen %10 izango da gehienez. Hori dela eta, onuradunen kopurua handia bada eta eranskinean finkatutako zenbatekoak emanez gero kontzeptu horretarako dauden baliabideak gainditzen badira, zenbateko hori hainbanatu egingo da.

BIZTANLEAK&#9;ZENBATEKOA (euro)

3.000tik 5.000ra&#9;12.020,24

5.001etik 10.000ra&#9;13.522,77

10.001etik 15.000ra&#9;15.025,30

15.001etik 30.000ra&#9;16.527,83

30.001etik 50.000ra&#9;18.030,36

50.001etik 100.000ra&#9;21.035,42

100.001etik gora&#9;24.040,48

III. ERANSKINA

Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalean dauden liburutegietako fondoak berritzeko diru-laguntzetarako eskabidea

ESKATZAILEAREN DATUAK

Udala/Entitatea:&#9;

Udalaren alkate-udalburua/Entitatearen lehendakari jaun/andrea: &#9;

&#9;

Jakinarazpenetarako helbidea:&#9;

Zk.&#9;

Posta-kodea:&#9;

Udalerria:&#9;

Informazioa jasoko duen pertsonaren datuak

Izen-abizenak:&#9;

Kargua:&#9; (betetzen duen lanpostua)

Telefonoa:&#9;

Faxa:&#9;

Posta elektronikoa:&#9;

Hainbat udalerri biltzen dituzten entitateen kasuan, adierazi zeintzuk diren udalerri horiek:&#9;

&#9;

BESTE DATU BATZUK

Fondoak:&#9;Izenburu-kopurua

* Liburuak&#9;&#9;&#9;

* Egunkariak&#9;&#9;&#9;

* Bestelako argitalpen seriatuak (aldiz-

kariak, buletinak, urtekariak,

oroitza-txostenak etab.)&#9;&#9;&#9;

* Soinuzko erregistroak (diskoak,

kaseteak, kartutxoak, zilindroak)&#9;&#9;&#9;

* Filmak&#9;&#9;&#9;

* Bideoak&#9;&#9;&#9;

* Mikrofitxak&#9;&#9;&#9;

* Mikrofilmak&#9;&#9;&#9;

* Beste material batzuk (partiturak,

mapak, argazkiak)&#9;&#9;

* Bilduma bereziak&#9;&#9;&#9;

................(e)n, 2004ko ............................. (a)ren ........... an.

Udaleko alkate-udalburua
entitateko lehendakaria
KULTURA, GAZTERIA
ETA KIROL SAILBURUORDEA
IV. ERANSKINA

Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionaleko Liburutegi sortu berrietarako diren dokumentu-sortak (liburutegiak sortzeko fondoak) eskuratzeko diru-laguntzetarako eskabidea

ESKATZAILEAREN DATUAK

Udala/Entitatea:&#9;

Udalaren alkate-udalburua/Entitatearen lehendakari jaun/andrea: &#9;

&#9;

Jakinarazpenetarako helbidea:&#9;

Zk.&#9;

Posta-kodea:&#9;

Udalerria:&#9;

Informazioa jasoko duen pertsonaren datuak

Izen-abizenak:&#9;

Kargua:&#9; (betetzen duen lanpostua)

Telefonoa:&#9;

Faxa:&#9;

Posta elektronikoa:&#9;

LIBURUTEGIAREN DATUAK

Liburutegiaren izena: &#9;

Helbidea &#9;

Udala &#9;

Entitatean/Udalean eragin-eremua: &#9;

&#9;

BESTE DATU BATZUK

Fondoak:&#9;Izenburu-kopurua

* Liburuak&#9;&#9;&#9;

* Egunkariak&#9;&#9;&#9;

* Bestelako argitalpen seriatuak

(aldizkariak, buletinak, urtekariak,

oroitza-txostenak etab.)&#9;&#9;&#9;

* Soinuzko erregistroak (diskoak,

kaseteak, kartutxoak, zilindroak)&#9;&#9;&#9;

* Filmak&#9;&#9;&#9;

* Bideoak&#9;&#9;&#9;

* Mikrofitxak&#9;&#9;&#9;

* Mikrofilmak&#9;&#9;&#9;

* Beste material batzuk (partiturak,

mapak, argazkiak)&#9;&#9;&#9;

* Bilduma bereziak&#9;&#9;&#9;

................(e)n, 2004ko ............................. (a)ren ........... an.

Udaleko alkate-udalburua
entitateko lehendakaria
KULTURA, GAZTERIA
ETA KIROL SAILBURUORDEA
V. ERANSKINA

&#9; jaunak/andreak,

&#9;udaleko/entitateko kontu-hartzailea/idazkari kontu-hartzailea naizen aldetik, hauxe

EGIAZTATZEN DUT

Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalaren barruan dauden liburutegietako titularrak diren Euskal Autonomia Erkidegoko udalei, bere kontura edo hainbat udalek legez eratutako entitateetan elkartuta (betiere, entitate horietarako helburuetako bat aipatutako liburutegiak elkarrekin kudeatzea bada), beren liburutegietako liburu-multzoak berritu edo/eta handitzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duen Kultura sailburuaren 2003ko uztailaren 23ko Aginduaren* babesean emandako laguntzen esparruan, gastu hau egin dela:

* 2003ko uztailaren 23ko Agindua 2004ko apirilaren 1eko Aginduaren bitartez egokitzen da 2004an aplikatu ahal izateko.

aurrekontu-atala: &#9;gastua:

&#9;&#9;&#9;

&#9;&#9;&#9;

&#9;&#9;&#9;

&#9;&#9;&#9;

Horretarako, ondoko finantziazio-iturriak kontuan izan ditu:

Erakundea:&#9;kantitatea:

&#9;&#9;&#9;

&#9;&#9;&#9;

&#9;&#9;&#9;

&#9;&#9;&#9;

2004ko .................................(a)ren
KULTURA, GAZTERIA
ETA KIROL SAILBURUORDEA

Azterketa dokumentala