Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2004ko martxoaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
1364

EBAZPENA, 2004ko otsailaren 2koa, Garapen Laguntzarako zuzendariarena, "Chokwe distritoan 250 familiarentzako espazio segurua eta bizitzeko egokia esku hartzearen bidez eraikitzea" proiektuari uko egiteko onarpena ematen duena. "Asociación CEAR Euskadi Comisión de Ayuda al Refugiado" erakundeak aurkeztu zuen proiektua, Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoren konturako 2001eko deialdiaren barruan.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala finkatzen dituen otsailaren 12ko 40/2002 Dekretuak Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari esleitu dizkio ekonomia, kultura, zientzia eta teknikaren alorretan garapen lankidetzarako programak eta egitasmoak sustatu, koordinatu eta burutzeko egitekoak.

Maiatzaren 30eko 92/2000 Dekretuaren bidez Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kontura 2000 ekitaldian eman beharreko laguntzak arautu ziren. Laguntza horiek 2001eko apirilaren 10eko 65/2001 Dekretuaren bidez egokitu ziren 2001eko ekitaldirako eta dekretu horrek honela dio 31 artikuluaren 1. paragrafoan: proiektua gauzatzerakoan funtsezko eragina izan dezakeen edozein gorabehera gertatzen bada, horren berri emango dio berehala erakunde eskatzaileak Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari. Erakunde interesatuak aldaketak egiteko baimena eskatu beharko dio, aurretik, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari, aldaketa horiek proiektua gauzatzea atzeratzen badute edo proiektuaren guztirako gastuak aldatzen badituzte, eta aldaketa horiek aurrekontuan izango duten eragina zehaztuko du. Proposatutako aldaketak onartzea Lehendakaritzako Idazkaritzari dagokio. Batzorde Kudeatzaileari guzti horren berri emango zaio, idatziz.

Lehendakaritzako idazkariaren 2001eko azaroaren 21eko Ebazpenaren bidez (2001eko apirilaren 2ko EHAA), 210.553,40 euroko diru-laguntza eman zitzaion "Asociación CEAR Euskadi Comision de Ayuda al Refugiado" erakundeari, Chokwe distritoan 250 familiarentzako espazio segurua eta bizitzeko egokia esku hartzearen bidez eraikitzeko proiektua gauzatzeko.

Erakunde horrek, hala ere, 2003eko abenduaren 17an jakinarapen bat igorri zion Garapen Lankidetzararako Zuzendaritzari eta bertan hirugarren ordainketari eta bigarren ordainketako zati bati uko egiteko eskatu zion. Jakinarazpenean adierazten duenez, Chokwe distritoan 200 familiarentzako espazio segurua eta bizitzeko egokia sortzeko berariazko helburua lortu da baina, zoritxarrez, herriak jasaten duen lehorteak espero baino askoz hilabete gehiago iraun du eta horrek ondorio txarrak ekarri dizkie oro har eskualdeko biztanleei eta, proietuari dagokionez, nekazaritza eta abelzaintzarako aurreikusitako hektareak ezin izan dira martxan jarri. Elikagaiak sortzeko egoera inseguru eta larriarren aurrean, hektarea horien ordez banakako baratzak jartzeari iritzi zitzaion egokiago, euriak heltzen ziren bitartean.

Hasieran ohartemandako ekoizpen-jardueren aurrekontua (nekazaritza-hektareak) zati batean baino gastatu ez denez eta beste jarduera batzuk egin direnez (banakako baratzak eta ahuntzen fondo birakaria), proiektuaren aurrekontua gutxitu egin da neurri handi batean. Gutxitze horrek ez du eraginik izan berariazko emaitzan edo egitarauaren helburuan, baina hasieran ikusi ezin zen finantzaketa-gaindikina sortu du.

Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak diru-laguntzaren onuradun den erakundeak eskatutako aldakuntzaren aldeko irizpena eman zuen, horren ondorioz

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– "Chokwe distritoan 250 familiarentzako espazio segurua eta bizitzeko egokia esku hartzearen bidez eraikitzea" proiektuan Asociación CEAR Euskadi Comisión de Ayuda al Refugiado entitateak uko egiteko egindako eskabidea onartzea. Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoren konturako 2001eko deialdiaren barruan aurkeztu zen proiektua. Ondorioz, erakundeak bigarren ordainketaren zati bat itzuli beharko du (40.293,58 euro) eta ez du hirugarren ordainketarik eskuratuko (52.852,51 euro).

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko otsailaren 2a.

Garapen Lankidetzarako zuzendaria,

IGOR IRIGOYEN FUENTES.


Azterketa dokumentala