Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2004ko martxoaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
1363

AGINDUA, 2004ko otsailaren 10ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Lezoko alde-zaharra birgaitze integratuko eremu deklaratzeko espedientea hastekoa.

Ondare urbanizatua eta eraikia birgaitzeko jardun babestuei buruzko Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren 11. artikuluak birgaitze integratuko eremutzat deklaratzeko espedientea hasteko prozedura ezartzen du. Horren arabera, Lezoko Udalak, 2002ko azaroaren 5ean Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailari igorritako idatziaren bidez, Lezoko Alde-Zaharra Birgaitze Integratuko Eremu deklaratzeko espedientea hastea eskatu zuen.

Eskaera horrekin batera beharrezko dokumentazioa bidali zuen, aipatutako Dekretuaren 11. artikuluko 2. puntuan deskribatutakoa alegia. Sail honetako zerbitzu teknikoek adierazitako dokumentazioa aztertu ondoren, eremu horrek "Birgaitze Integratuko Eremu" deklaratzeko baldintzak betetzen dituela ondorioztatu dute, haren hirigintza-interesa kontuan izanda. Horretarako, Administrazioaren esku-hartze berezi bat behar du eremu hori babestu, zaindu eta hobetzeko, aipatutako Dekretuaren 9. artikuluko 1. puntuan xedatutakoari jarraituz.

Aplikatzekoa den araudia ikusirik, honako hau

XEDATU DUT:

1.– Lezoko Alde-Zaharra Birgaitze Integratuko Eremu deklaratzeko espedientea hastea, Agindu honen I. eranskin gisa jasotako eremuaren lehen mugaketako planoaren arabera.

2.– Birgaitze Plan Berezia egiteko epea hamalau hilabetekoa izango da, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

3.– Hasierako eta behin-behineko onarpenerako epeak hogei eta hogeita bost hilabetekoak izango dira hurrenez hurren, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasita.

4.– Abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren 11. artikuluko 3. puntuan xedatutakoa betez, Lezoko Udalak Sail honi igorritako dokumentuak, administrazio-espedientean barne hartutakoak, dira Agindu honen eranskinak, ondoko hauek hain zuzen ere:

– I. eranskina: Eremuaren lehen mugaketako planoa.

– II. eranskina: Espedientea hasteari buruzko memoria deskribatzaile-justifikatzailea.

– III. eranskina: Eremuari buruzko gizarte- eta hirigintza-azterlana.

5.– Espedientea hasteko Agindua, eremuaren lehen mugaketako planoarekin batera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko otsailaren 10a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.


Azterketa dokumentala