Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2004ko martxoaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
1348

4/2004 DEKRETUA, martxoaren 11koa, lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoan dolu ofiziala deklaratzeko dena.

Gaurko egunez Madrilen egindako atentatu terroristek eragin duten samina dela-eta, biktimenganako, horien familienganako, Madrilgo herritarrenganako eta triskantza honen ondorioz sufritzen dugun herri guztienganako elkartasuna adieraztearren, eta bai hainbeste ankerkeria inspiratu eta burutu dutenenganako gaitzespena azaltzearren ere, honako hau

XEDATU DUT

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoan, 2004ko martxoaren hamabia, hamahirua eta hamalaua dolu egun ofizial deklaratzea.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egun berean hartuko du indarra dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2004ko martxoaren 11n.

Lehendakaria

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.


Azterketa dokumentala