Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2004ko martxoaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Bilbao Bizkaia Kutxa
1311

IRAGARKIA, Aparteko Batzar Nagusirako deialdiarena.

Administrazio-Kontseiluak, 2004ko otsailaren 19an egindako batzarraldian hala erabakirik, eta Gizarte Estatutuetako 31. artikuluan agintzen dena betez, Erakundeko Kontseilari Nagusi Jaun-Andreei, Aparteko Batzar Nagusirako deialdia zabaltzea erabaki du. Batzarra, lehenengo deialdian, martxoaren 27an izango da, larunbata, eguerdiko 13:30ean, Sondikan dagoen Olako Hezkuntza Berezirako Institutuko Areto Nagusian, eta bigarren deialdian, 14:00etan, egun eta leku berean, hauxe izango delarik

EGUNEKO GAI-ZERRENDA

I.– Batzarra eratu.

II.– Hauteskunde-Batzordearen informea eta kontseilari berriak euren karguaz jabetu.

III.– Administrazio-Kontseiluaren eta Kontrol-Batzordearen titular edota ordezko kide berriak izendatu.

IV.– Eskari-galderak.

V.– Batzarreko akta onartu.

Bilbao, 2004ko martxoaren 10a.

CARLOS MARÍA BILBAO BILBAO.


Azterketa dokumentala