Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2004ko martxoaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

BG Aurreikuspeneko Multiplana, Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundea
1307

IRAGARKIA, Batzar Nagusirako dei egiten duena.

BG Aurreikuspeneko Multiplana, BGAEaren Gobernu Batzordeak erabakita, dei egiten zaie erakundeko partaideei Donostian, 2004ko martxoaren 26an, goizeko 9:00etan, bigarren deialdian, egingo den Batzar Nagusira, Donostiako Camino kaleko 1ean, litekeena baita lehenengo deialdian batzarra ezin egin izatea. Lehenengo deialdia martxoaren 25erako egiten da toki eta ordu berean, eta hona hemen gai-zerrenda:

1.– Batzarra eratzea.

2.– Gobernu Batzordeak proposatuta, 2003ko egoera-balantzea, emaitza-kontua, urteko memoria eta kudeaketa-txostena onartzea.

3.– Gobernu Batzordeak egindako kudeaketa onartzea edo gaitzestea, 2003an burututako ekintzak berretsiz, kasua balitz.

4.– Erakundearen estatutuak aldatzea.

5.– Gobernuko Batzarrean bazkide sustatzailearen ordezkaria berritzea.

6.– Erakundeko auditoreen izendapena berritzea.

7.– Batzarrak onartutako erabakien interpretazio egokia, zuzenketa, aplikazio eta betearazpena Gobernu Batzordean ordezkatzea.

8.– Batzarreko akta irakurri eta onartzea.

Donostia, 2004ko martxoaren 8a.

Gobernu Batzordeko lehendakaria,

ALVARO SÁENZ GIL.


Azterketa dokumentala