Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2004ko martxoaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

SPRI SA
1206

IRAGARKIA, mikroenpresetan Informazioaren eta Komunikazioen teknologia berriak (IKT izenekoak) txertatzea sustatzeko laguntza neurriak ezartzen dituen Konekta Zaitez Mikroenpresak Programaren araudia aldarazteari buruzkoa.

Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, S.A.k hauxe erabaki zuen 2003ko abenduaren 17an eginiko Administrazio Kontseiluan: Konekta Zaitez Mikroenpresak programaren araudia aldaraztea. Horren bidez laguntzeko neurri batzuk ezartzen dira, mikroenpresetan informazio eta komunikazio teknologiak (IKTak) txertatzea sustatzeko. Araudi hori EHAAn argitaratu zen (173. zk.) 2002ko irailaren 12an eta 2003ko uztailaren 28an (146 zk.). Izan ere, "Dirulaguntzak jasotzeko baldintzak" 5.– artikulua eta "Laguntzen zenbatekoa" 6.– artikulua aldarazi dira, eta honela geratu da testua:

5.artikulua.– Dirulaguntza jasotzeko baldintzak.

Dirulaguntza jaso ahal izango da:

1.– Espezifikazio hauek bete edo gainditzen dituzten ordenagailuak erosteko:

Mahai gaineko PC: Ekipoak prestazio hauek guztiak bildu beharko ditu, gutxienez: 2.000 Mhz-eko prozesadorea (AMD Athlon 2.000 Mhz. edo INTEL PIII 2.000 Mhz. bezain eraginkorra edo eraginkorragoa); RAM memoriako 256 Mb; disko gogorreko 30 Gb; CD-ROM 48X; 56 Kb-ko barne Modema. V90; 15"-ko koloreko pantaila; Soinu txartela; Txartel grafikoa; slot askeak; teklatua; diskeontzia eta sagua.

Mahai gaineko Macintosh: ekipoak honako prestazio hauek bildu beharko ditu, gutxienez: Power PC G3 500 Mhz. prozesadorea edo baliokidea; RAM memoriako 64 Mb; disko gogorreko 20 Gb; CD-ROM 24X; 56Kb-ko barne Modema. V90; 15"-ko koloreko pantaila; Soinu txartela; Txartel grafikoa; slot askeak; teklatua; disketeontzia eta sagua.

Macintosh eramangarria: Ekipoak honako prestazio hauek bildu beharko ditu, gutxienez: Power PC G3 500 Mhz. prozesadorea edo baliokidea; RAM memoriako 128Mb; disko gogorreko 15 GB; CD-ROM 24X; 56 Kb-ko barne Modema. V90; 12"-ko koloreko pantaila; Soinu txartela; Txartel grafikoa; slot askeak; teklatua; disketeontzia eta sagua.

PC Eramangarria: Ekipoak honako prestazio hauek bildu beharko ditu, gutxienez: Celeron 1.000 Mhz. prozesadorea edo horren baliokidea; RAM memoriako 256 Mb; disko gogorreko 10 Gb; CD-ROM 24X; 56 Kb-ko barne Modema. V90; 12"-ko koloreko pantaila; Soinu txartela; Txartel grafikoa; slot askeak; teklatua; disketeontzia eta sagua.

Deskribatutako lau ekipo modeloetan barne modemaren baldintza bete gabe utzi ahal izango da, erosleak Internetera beste gailu batzuen bidez (kanpo Modema, ADSL, modem Kablea, etab.) konektatuta dagoela bermatzen baldin badu.

2.– Interneten alta hartzeko eta konektatzeko gastuak.

Interneten sartzeko hornitzailean alta hartzeko gastuak, baita ere dirulaguntzaren xede diren ordenagailuek Internetera konektatzeko ordaindu beharreko kuotak, aurreneko 6 hiletan zehar.

3.– Enpresaren web orria garatzeko eta domeinua erregistratzeko gastuak.

Enpresaren web orria garatzeko gastuak, baita enpresaren domeinua erregistratzekoak ere, urte batez.

Enpresa eskatzailearekin, ez zuzenean ez zeharka, ekintza zein partaidetza bidezko loturarik ez duten enpresa espezializatuek hartuko dute 2. eta 3. puntuetan deskribatutako lanak egitearen bai ekipoak (1. puntua) saltzearen ardura.

Bilakaera teknologikoaren arabera, SPRI, S.A.k ekipoari exijitutako gutxieneko ezaugarriak - artikulu honen 1. puntuan deskribatu direnak - aldatzeko aukera izango du, beharrezkotzat jotzen duenean, programa honen iraunaldian eta aurrez eguneratze hori argitaratu ondoren.

Atal honen 1. eta 2. puntuei dagokienez, kontzeptu horietarako laguntza eskaerak bakarrik onartuko dira, ekipo informatikoa erosi izana, Interneten alta hartu izana eta konektatua egotea batera egiaztatzen direnean. Salbuespen gisa, Interneten alta hartzeko eta konektatzeko (2. puntua) gastuetarako dirulaguntza eskaerak ere onartu ahal izango dira, baldin eta enpresak, eskaera aurkezten duen ekitaldian zehar, Industria, Merkataritza eta Turismo sailaren "Merkataritza ekipamenduen modernizazioari laguntza" edo "Enpresa turistikoetako oinarrizko ekipamenduen modernizazioa sustatzea" programen bidez ordenagailuren bat (informazioa prozesatzeko ekipoak) erosi izana egiaztatzen badu.

Enpresaren web orria garatzeko gastuak eta domeinuaren erregistroa (3. puntua) atal honen 1. eta 2. puntuetatik bereizita aurkeztu ahal izango dira.

6.artikulua.– Laguntzen zenbatekoa.

250 euroko dirulaguntza, 5. artikuluan zehaztutako ezaugarri teknikoei lotzen zaien eta laguntza eskaera aurkezturiko urtean erosi den ordenagailu berri bakoitzeko. Enpresa onuradun bakoitza behin baino ezin izango zaio KZ Mikroenpresak programari lotu hura indarrean dagoen bitartean, eta programa horri esker gehienez 2 ordenagailu erosteko aukera izango du. Kasu guztietan ekipoa erosteko fakturak ekipoaren oinarrizko osagaiak zehaztu beharko ditu, baita Sistema Operatibo baten lizentzia erosi izana egiaztatu ere.

Interneten sartzeko hornitzailean alta hartzeko gastuen eta dirulaguntzaren xede diren ordenagailuek Internetera konektatzeko ordaindu beharreko kuoten %50, aurreneko 6 hiletan. Azalpen horiengatiko gehienezko dirulaguntza 200 eurokoa izango da.

Enpresaren web orria garatzeko (ez zuzenean ez zeharka enpresa eskatzailearekin ekintza zein partaidetza bidezko loturarik ez duten enpresa espezializatuek hartuko dute horren ardura) gastuen eta enpresaren domeinua erregistratzeko gastuen %50eko dirulaguntza. Dirulaguntzak jasotzeko, web orriak ondoko funtzionalitateak bete beharko ditu:

– Enpresari posta elektronikoz kontsultak igortzeko aukera izatea.

– Diruz laguntzeko moduko web orrirako domeinu propioa erregistratu izana.

– Enpresaren aurkezpena agerian izatea.

– Enpresaren produktu edo zerbitzuaren gaineko informazioa eskaintzea.

– Enpresaren informazio legala (IFK, enpresaren egoitza, eta abar) eskaintzea.

– Menuen arabera nabigatu ahal izatea.

– Enpresaren kokapenari buruzko informazioa eskaintzea.

Web orriak garatzeko gehieneko dirulaguntza ondokoa izango da:

– 250 euro, arautegian ezarritako gutxieneko funtzionalitateak betetzen baditu

– 500 euro, arautegian ezarritako gutxieneko funtzionalitateak gainditzen baditu. Horrez gain, dirulaguntza gehigarria weba garatzeko gastuen %15 (150 euro, gehienez) izango da, baldin eta gutxieneko funtzionalitateok gainditzen badira eta Laguntza Eskabidea aurkezteko garaian, web orrion garapenean, WAI (Web Accesibility Initiative – www.w3.org/WAI) arauak aplikatzen badira SPRI, S.A.k ezarritako mailetan (www.spri.net web orrian jasota(.

Laguntza Eskaera aurkeztu aurreko 12 hilabeteetan eginiko fakturak baino ez dira onartuko.

Programa honen iraunaldi osoan zehar enpresa bakoitzari emango zaion gehienezko laguntza 1.350 eurokoa izango da, honela banatuta:

– 500 euro Internetera konektatutako ordenagailuak erosteko.

– 200 euro dirulaguntzaren xede diren ordenagailuek Internetera konektatzeko ordaindu beharreko gastuetarako.

– 650 euro, enpresaren web orriaren garapen gastuetarako.

Enpresa eskatzaileek dirulaguntza honen xede diren azalpenengatik beste edozein erakunderen edo programaren bidez dirulaguntzaren bat eskatu edo lortu dutenean, SPRI S.A.ri jakinarazi beharko diote. Laguntzak bateraezinak izango dira administrazioak kontzeptu berdinengatik emango dituen beste edozein dirulaguntzarekiko.

Bilbao, 2003ko abenduaren 17a.

SPRI, S.A.ko lehendakaria,

JOSU JON IMAZ SAN MIGUEL.


Azterketa dokumentala