Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2004ko martxoaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

SPRI SA
1205

IRAGARKIA, Interneterako sarbidea errazteko Wifi teknologia duten haririk gabeko sareak leku publikoetan instalatzen laguntzeko neurriak ezartzen dituen "Interneterako Sarbidea eta Mugikortasuna Wifi-rekin" Programaren araudia aldarazteari buruzkoa.

Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, S.A.k hauxe erabaki zuen 2003ko abenduaren 17an eginiko Administrazio Kontseiluan: "Interneterako Sarbidea eta Mugikortasuna Wifi-rekin" programaren araudia aldaraztea. Honen bidez Wifi teknologia duten haririk gabeko sareak leku publikoetan instalatzen laguntzeko neurriak ezartzen dira Interneterako sarbidea errazteko. Araudi hori EHAAn argitaratu zen (76. zk.) 2003ko apirilaren 16an. Izan ere, "Onuradunak" 3.– artikuluaren 1. puntua aldarazi eta azken paragrafoa ezabatu da eta, era berean, "Laguntza eskariak aurkezteko epea" 4.-artikuluaren hirugarren paragrafoa aldarazi da, eta honela geratu da testua:

" 3. artikulua – Onuradunak.

Enpresa jarduera gauzatzen duten pertsona fisiko eta juridikoak izan daitezke onuradun. Horrez gainera, ondorengo baldintzak ere betetzen badituzte:

1.– EAEn, igarobide publikoak izatea, non ordenagailu eroangarriak edo PDAk dituzten erabiltzaileek gailu horiek erabili ahal izango dituzten, baldin eta igarobide horietan lan egiteko prestatuta dauden itxarote aldeak edo antzekoak badaude. Leku horiek ondokoak izango dira: kongresu jauregiak, justizi jauregiak, aireportuak, trenbide geltokiak, metro edo autobus geltokiak, unibertsitateak, merkataritza ganberak, erakustazokak, teknologi elkartegiak eta hotelak.

2.– Beren helbide soziala EAEn edukitzea edo gutxienez jarduera zentro bat EAEn kokaturik egotea.

3.– Wifi haririk gabeko sarea erabiltzea, beren instalazioetan dabiltzan pertsonak errazago konekta daitezen Internetekin.

4.– Wifi sarean Internetekiko lotura bermatzea eta erabiltzaileak banda zabalean, doan eta urtebetez gutxienez –instalazioa martxan jarri zenetik– konektatu ahal izatea.

5.– Leku ikusgarrian eta SPRIk emandako formatuen arabera, erabiltzaileak Euskadi Informazio Gizartean Planak sustatutako doako Wifi aldean daudela adierazteko konpromisoa hartzea. Era berean, programaren inguruko bestelako informazioa bildu ahal izango da, SPRIren ustetan, egokia bada.

6.– Zerga-obligazioak eta, hala badagokio, Gizarte-Segurantzari eta SPRIko edozein sozietateri dagozkionak betetzen direla egiaztatu beharko da.

7.– Ekonomi Jardueren gaineko Zergan alta emanda egotea.

" 4. artikulua: Laguntza eskariak aurkezteko epea

Laguntza eskariak aurkezteko epea programa hau indarrean egongo den urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean hasiko da eta urte bereko abenduaren 31n amaituko da.

Oro har, ez da onartuko Laguntza Eskaera aurkeztu baino sei hilabete lehenagoko fakturarik."

Bilbao, 2003ko abenduaren 17a.

SPRI, S.A.ko lehendakaria,

JOSU JON IMAZ SAN MIGUEL.


Azterketa dokumentala