Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2004ko martxoaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
1203

LEHIAKETA. Iragarkia, Boluntariotzaren Euskal Plana inplementatu, garatu eta bere jarraipena egiteko aholkularitza eta sorospen kontratua esleitzeko dena. (2A/04 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Gizarte Ongizateko Zuzendaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Kontratazio Zerbitzua.

c) Espedientearen zenbakia: 2A/04.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Boluntariotzaren Euskal Plana inplementatu, garatu eta bere jarraipena egitea.

b) Entregatu beharreko unitate-kopurua:

c) Loteak: ez.

d) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

e) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 2004ko abenduaren 31 arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Guztira: hogeita hamasei mila (36.000) euro, balio erantsiaren gaineko zerga barne.

5.– Fidantzak:

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: esleipenaren aurrekontuaren %4.

6.– Agiriak eta argibideak:

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila. Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, solairuartea, B aldea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 64 13

e) Telefaxa: 945 01 64 07

f) Dokumentazioa eta informazioa jasotzeko azken eguna: 2004ko martxoaren 12a.

g) Kontratuari buruzko argibide guztiak biltzen dituen web-orria: www.ej-gv.net

7.– Kontratistaren betebeharrak:

a) Sailkapena: ez.

b) Bestelako betebeharrak: Lizitatzaileak, ekonomia eta finantza kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala egiaztatzeko, honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

– Lizitatzaileak finantza erakunde baten txostena aurkeztu beharko du ekonomia eta finantza kaudimena egiaztatzeko.

– Egindako zerbitzu edo lan garrantzizkoen zerrenda, honakoak bereziki:

A) Azken hiru urteetan gauzatu eta proposatzen denaren antzekoak izan direnak, hala nola aholkularitzak eta laguntza-sorospenak egiteko kontratazioak, hau da, idazkaritza teknikoa edo antzekoa, eta, bereziki, boluntariotza- edo gizarte-gaiekin zerikusia dutenak; eta, nolanahi ere, alor horretan gutxienez lan bat egin izana ezinbesteko baldintza izango da.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2004ko martxoaren 15a, 13:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: A, B eta C kartazalak aurkeztu beharko dira, berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoa barruan daramatela.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Erregistro Orokorra. Zerbitzu Zuzendaritza (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

2.a Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, B solairuartea.

3.a Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): 3 hilabete.

e) Aldaerak (lehiaketa): ez.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Kontratazio Zerbitzua (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

b) Helbidea: Donostia kalea 1, beheko solairua, 4 aretoa.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2004ko martxoaren 18a.

e) Ordua: 11:00ak.

10.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

11.– Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko otsailaren 24a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.


Azterketa dokumentala