Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2004ko martxoaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
1201

EDIKTUA, exekuzio hipotekarioari buruzko 355/03 zk.ko prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Aipatu prozeduran ebazpena eman da, hitzez hitz honako hau dioena:

AUTOA

Epailea: Miren Edurne Esteban Niño andrea.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita hamarra.

Aurkeztutzat jotzen dira: aurreko idazkia ahalordearen kopiarekin, agiriekin eta euren kopiekin. Unión de Créditos Inmobiliarios S.A. Establecimiento Financiero de Crédito-ren ordezkaritza kreditatuan, Arruza Doueil prokuradorea jotzen da partetzat.

AURREKARIAK

Bakarra.– Unión de Créditos Inmobiliarios S.A. Establecimiento Financiero de Crédito-ren izenean eta ordez prokuradoreak demanda aurkeztu du, Aitor Garai Berreteagaren kontrako exekuzioa agindu dadila eskatuaz, betiere ondoko exekuzio-tituluan oinarriturik:

Bilboko (Bizkaia) Javier Mota Pacheco notarioaren aurrean eta bere protokoloko 253 zenbakiarekin, 2001eko abuzturen 9an emandako eskritura publikoa

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Aurreko demanda aztertu da, eta aurkeztutako zehaztasunak eta agiriak kontuan izanik, uste da parte demandatzaileak betetzen dituela prozesuko postulazio-, ordezkaritza- eta gaitasun-baldintzak, hain juxtu ere Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 6., 7., 23.31. eta 538. artikuluetan zehatutakoarekin bat, judizioan agertzeko beharrezkoak direnak.

Bigarrena.– Demandan adierazitako uziak ikusi dira, eta epaitegi honek badu jurisdikziorik eta eskumen objektiborik uzi horietaz arduratzeko, betiere aipatu lege prozesaleko 36., 45. eta 545. artikuluekin bat etorriaz, eta 684. artikulua aplikatuaz hasieran baten lurraldeari dagokionez ere baditu eskumenak.

Hirugarrena.– PZLaren 685.2 artikuluan eskatzen denez, exekuzioa agintzeari dagokionez, aurkeztutako tituluak betetzen ditu aipatu legeak eskatzen diren baldintzak, izan ere, delako legearen 517. artikuluaren 4. zenbakian sartzen baita; 549. artikuluko baldintzak betetzen ditu demandak, PZLeko 550. artikuluak zehaztutako agiriak baititu, 551. artikuluan aurreikusitako baldintza eta kausa prozesalak beteaz, eta guzti hori dela-eta, eskatutako zehaztasunekin bat exekuzioa agintzen da.

Laugarrena.– Jarduketaren zioa den zorraren garantiagatik hipotekatutako ondasunentzako bakarrik bideratzen da exekuzioa, hipoteka eratuaz eskrituran ondokoak zehaztuaz: enkanteko tasatzat balio dezan hipotekatutako ondasunak interesatuek zein preziotan tasatzen dituzten, jakinarazpenak eta errekerimenduak gauzatzeko zordunak adierazitako helbidea; PZLaren III. liburuko IV. tituluan ezarritako arauekin bat izapidetu beharko da prozesu hau, V. kapituluan zehaztutako espezialitateekin, halaxe ezartzen da-eta aipatu lege prozesalaren 681. eta 682. artikuluetan.

XEDAPENEZKO ZATIA

1.– Unión de Créditos Inmobiliarios S.A. Establecimiento Financiero de Crédito-k hala eskaturik, eta Aitor Garai Berreteagaren kontra, exekuzioa agintzen da, ondoko kopuruekin: 91.150,95 zenbateko printzipala eta muga-eguneratu interesak, kostuak eta interesak direla-eta kalkulatutako 27.345, 29 euro, ondorengo kitapenari kalterik egin gabe.

2.– Eman bekio agindua Bilboko 10 zk.ko Jabetza Erregistratzaileari, ondoko zehaztasunak dituen ziurtagiria bidal dezan:

1.a Hipotekatutako ondasunaren jabetza-titularitatea eta gainontzeko eskubide errealak.

2.a Hipotekatutako ondasunaren gainen den beste edozein eratako eskubide oro, batez ere grabatzen duten inskribatutako kargen zerrenda osoa, eta, halakorik bada, kargetatik libre dela.

3.a Exekutatzailearen aldeko hipoteka ezeztatu gabe ate indarrean egotea, edo, halakorik bada, Erregistroan agertzea aldakuntzak eta ezeztapena.

3.– Exekuziopean dagoenari ondokoa errekeritzea: hamar eguneko epearen barruan, exekuzioa agintzeko motibo diren kopuruak ordaintzea.

4.– Exekuzio-demandaren eta erantsitako agirien kopiak entregatuaz, jakinarazi bekie —epatzerik eta zitaziorik gabe— ebazpen hau exekuziopekoei, hain justu ere edozein unetan exekuzioan azaldu ahal daitezen.

5.– PZLaren 693.3 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, zordunari jakinarazi bekio ondokoa: familia-etxebizitza bat bada, hartzailearen baimenik gabe ere, behin ondasuna libratu ahalko duela, honako hauek kontsignatzen baditu, printzipalengatiko eta interesengatiko kopurua, demanda aurkeztu zen egunean muga-eguneratutakoa, halakorik bada mailegu muga-eguneratzeak, eta prozeduran zehar gertatzen diren berandutza-interesak, zati baten edo osorik ordaindu ez direnak hain justu ere.

6.– Itzul bedi aurkeztutako ahalordea, autoetan haren testigantza egin ondoren.

Ebazpen hau irmoa da eta bere aurka ezin da errekurtsorik jarri. (PZLb-ko 551.2 artikulua), hala ere, horrek ez du eragotziko zordunek, agindutako exekuzioari aurka egitea, auto hau jakinarazten den egunetik harako hamar eguneko epearen barruan.

Eta epaileak ebatzi eta sinatu egiten du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura	Idazkariaren sinadura

Eta Aitor Garayren bizilekua ezezaguna denez gero, jakinarazpen-zedulatzat balio dezan ematen dut idazki hau.

Bilbao (Bizkaia), bi mila eta lauko otsailaren bosta.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala