Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2004ko martxoaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1153

LEHIAKETA PUBLIKOA. Iragarkia, Gasteizen, Lakua Administrazio-gunean "O" izeneko eraikina hainbat altzariz hornitzeko administrazio-kontratua esleitzekoa (KM 2004/058 esp.).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Baliabide Orokorrak).

c) Espediente zenbakia: KM 2004/058.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: aipatu eraikina altzariz hornitzea.

b) Instalatu beharreko unitate kopurua: oinarri teknikoen pleguan eta berariazko klausula administratiboen pleguan jarrita dagoena.

c) Loteak: lizitatzaieek lote/azpilote baterako, batzuetarako edo guztietarako eskaintzak aurkez ditzakete; hona loteak:

1. lotea: bulegoko lan-mahaiak.

2. lotea: armairu ertainak eta panel/bionboak.

3. lotea: bulegoko aulkiak.

4. lotea: armairu luzeak.

d) Entregatzeko lekua: Lakua Administrazio-guneko "O" izeneko eraikina (Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz).

e) Gauzatzeko epea: kontratua izenpetu eta hurrengo egunetik aurrera.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: mugatua.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. guztira, hirurehun eta hirurogei mila euro (360.000,00 euro); loteka:

1. lotea: 126.500,00 euro.

2. lotea: 160.300,00 euro.

3. lotea: 44.850,00 euro.

4. lotea: 28.350,00 euro.

5.– Fidantzak:

1. lotea: 2.530,00 euro.

2. lotea: 3.206,00 euro.

3. lotea: 897,00 euro.

4. lotea: 567,00 euro.

6.– Agiriak eta argibideak:

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Kontratazio Batzorde Nagusia (Baliabide Orokorrak).

b) Helbidea: Donostia kalea, 1

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010

d) Telefonoa: (945) 01.85.17

e) Faxa: (945) 01.87.04

f) Dokumentazioa eta informazioa jasotzeko azken eguna: 2004ko martxoaren 17a.

7.– Kontratistaren betebeharrak:

– Hautaketa-irizpideen egiaztapena: eskaintzen diren produktuen kalitatea, bai lehengaiena bai produktu bukatuarena, egiaztatzeko agiriak; ENAC-ek kreditatutako laborategiek (CIDEMCO, AIDIMA, e.a.) emandako egiaztagirien bidez egin beharko da, betekizun teknikoen pleguan ezarritakoaren arabera.

– ISO 9001 kalitate-egiaztagiria eduki beharko da.

– Finantza-erakundeen txostena.

– Erosiko diren produktuen deskripzioa, laginak eta argazkiak.

8.– Eskaintzak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2004ko martxoaren 18ko 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua: Kontratazio Batzorde Nagusia (Baliabide Orokorrak), Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: hiru hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik hasita.

e) Aldaerak: oinarrizko eskaintza bat eta aldaera bi.

9.– Eskaintzak irekitzea:

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Kontratazio Batzorde Nagusia (Baliabide Orokorrak).

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: gonbidapenean adieraziko da.

e) Ordua: gonbidapenean adieraziko da.

10.– Bestelako argibideak:

11.– Iragarkien gastuak: lizitazio hau argitaratzeagatiko gastuak esleipendunek ordaindu beharko dituzte.

12.– Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2004ko otsailaren 20a.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko otsailaren 20a.

Administrazio eta Zerbitzu sailburuordea,

CARMELO ARCELUS MÚGICA.


Azterketa dokumentala