Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2004ko martxoaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1151

EBAZPENA, 2004ko otsailaren 25ekoa, Merkataritza eta Kontsumo sailburuordearena; honen bidez, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubide eta interesak sustatu eta babestearren, toki erakundeei eta haiek sustatutako erakundeei diru-laguntzak emateko deialdia jakinarazten da jende aurrean.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2000ko ekainaren 30eko Aginduak —2003ko apirilaren 16 Aginduak aldatua— kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubide eta interesak sustatu eta babestearren, toki erakundeei eta haiek sustatutako erakundeei diru-laguntzak emateko programa arautu zuen.

Aipatutako diru-laguntzak helburu duten kreditoek indarrean dauden legezko xedapenen testu bateginaren IX. tituluan ezarritako luzapen erregimenak dioenari jarraitu beharko diote. Irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuak onartu zuen Euskadiko Diruegitasmoen Jaurpideari buruzko xedapenak dira horiek.

Aipatutako aginduaren 5. artikuluan ezarritakoaren arabera, egoki da hor iragarritako diru-laguntzak emateko, 2004ko ekitaldirako deialdia egitea, eta, horretarako, eman beharreko arau guztiak ematea.

Horrenbestez, aipatutako aginduaren 5. artikuluan ezarritako ahalmena erabilita, honako hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Xedea.

1.– Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko apirilaren 16ko Aginduaz (2003ko apirilaren 30eko EHAA) aldatu zen 2000ko ekainaren 30eko Aginduaren bitartez(ekainaren 30eko EHAA, 125 zk.) arautu zen kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubide eta interesak sustatu eta babestearren, toki erakundeei eta haiek sustatutako erakundeei diru-laguntzak emateko programa, eta, hain zuzen ere, 2004 ekitaldirako deialdia egitea da ebazpen honen xedea.

Helburu hori betetze aldera, 750.000 euro zuzenduko dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan eta arlo horretarako izendatutako aurrekontu-kredituari jarraituz.

– Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoetako Zentro eta Zerbitzuen jarduerak garatzeak eta horien funtzionamenduak eragindako gastuetarako 650.000 euroko aurrekontu kreditua egongo da.

– Bulego berriak instalatzeak, berrikuntza-lanak egiteak, zabaltzeak, ekipamenduak, edo dauden bulegoak tokiz aldatzeak eragindako gastuetarako 100.000 euroko aurrekontu kreditua egongo da.

Horretarako, betiere diru-laguntzei buruz ebazpena eman aurretik, eskatutako laguntzak guztira zenbatekoak diren ikusi behar da, eta, baldin eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak beste programa batzuk burututakoan aurrekontuko diru-kopururik ahitu gabe geratzen bada, aurrekontuetan erabilgarri dagoen diruari ere begiratu behar zaio. Horrelako egoerarik gertatuz gero, horren berri jakinarazi behar da Merkataritza eta Kontsumo sailburuordearen ebazpen bidez.

2. artikulua.– Betekizunak.

1.– Eskabidea egin nahi dutenek, Industria, Merkataritza eta Kontsumo sailburuaren 2000ko apirilaren 16ko Aginduan —2003ko apirilaren 16ko Aginduak aldatua— aurreikusitako diru-laguntzak eskuratu ahal izateko, onuradun-izaera izan beharko dute, aipatutako agindu horretako 3. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

3. artikulua.– Eskabideak eta epea.

1.– Eskabidea betetzeko eredua Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko lurralde-bulegoetan jaso daiteke, edo, bestela, interneteko helbide honetan ere bai: www.eragintza.net.

2.– Eskabide-orria eta gainerako agiri osagarriak Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Kontsumo Zuzendaritzari zuzenduta bidali beharko dituzte, eta, aurkeztu, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren lurralde-bulegoetan aurkeztu behar dituzte, edo, bestela, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako lekuetan.

3.– Eskabideak hilabeteko epean aukeztu behar dira, deialdi-ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari zuzenduta, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Bigarrena.– Honako deialdi-ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko otsailaren 25a.

Merkataritza eta Kontsumo sailburuordea,

RODRIGO GARCÍA AZURMENDI.


Azterketa dokumentala