Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2004ko martxoaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Herrizaingo Saila
1147

36/2004 DEKRETUA, otsailaren 17koa, Euskal Herriko Poliziaren hautaketa eta prestakuntza-araudia onartzen duen Dekretua bigarrenez aldatzen duena.

Uztailaren 17ko 4/1992 Legeak, Euskal Herriko Poliziari buruzkoak, Euskal Herriko Poliziaren hautaketak eta prestakuntzak nolakoa izan behar duen finkatzeko irizpideen eta oinarrizko jarraibideen homogeneotasuna ematen du.

Uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuak, Euskal Herriko Poliziaren hautaketa eta prestakuntza-araudia onartzen duenak, besteak beste, Euskal Herriko Poliziaren kidego guztietako kategorietan eta eskaletan sartzeko guztientzako oinarrizko arauak eta nahitaez bete beharreko arauak ezartzen ditu. Aipatutako arauon artean, Euskal Herriko Polizia osatzen duten kidegoetan –txanda librean- hautaketa prozesuetan sartzeko betekizunak ezartzen ditu.

315/1994 Dekretuak indarra hartu ondoren igarotako denbora kontuan harturik, Euskal Herriko Poliziaren hautaketa eta prestakuntza-araudia onartzen duenak, Dekretuak ezartzen dituen Euskal Herriko Polizia kidegoetako Agente kategorian sartzeko zenbait betekizun aldatu beharra ikusten zen. Kontuan hartu beharra dago egun Polizia egitekoan gero eta teknologia gehiago dagoela eta nolabaiteko gorputzaren garrantzitik eratorritako indar fisiko gutxiago, baita mediku zientziak zenbait patologiari buruzko ezagutzetan eta eboluzioan aurrera egin duela ere

Ondorioz, Herrizaingo sailburuaren proposamenez, Ertzaintza Kontseiluak eta Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordeak txostena egin ondoren, eta Eusko Jaurlaritzako Aholku Batzorde Juridikoak alde emandado irizpenaren ondoren eta Jaurlaritzako Kontseiluak 2004ko otsailaren 17an, izandako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Lehenengo artikulua.–Euskal Herriko Poliziaren hautaketa eta prestakuntza-araudia onesten duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuko 4. artikuluaren c) letra aldatzea, ondorengoetan idatzita utzirik

"c) Gizonezkoen gutxiengo altuera 1,65 m. izatea eta emakumezkoena 1,60 m."

Bigarren artikulua.– Euskal Herriko Poliziaren hautaketa eta prestakuntza-araudia onesten duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuaren eranskinean biltzen den Medikuntzako bazterketen taula aldatzen da eta dekretu honetako eranskinean bildutakoaren arabera idatzita geratzen da.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Dekretu hau indarrean jarri aurretik hasitako hautaketa prozesuek deitutako araudiaren arabera jardungo dute.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2004ko otsailaren 17an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Herrizaingo sailburua,

JAVIER BALZA AGUILERA.

ERANSKINA 36/2004 DEKRETUA, otsailaren 17koa, Euskal Herriko Poliziaren hautaketa eta

prestakuntza-araudia onartzen duen Dekretua

bigarrenez aldatzen duena.

MEDIKUNTZAKO BAZTERKETEN TAULA
LEHENENGO ZATIA : "ANTROPOMETRIA"

1.– Gorputz masari dagokionez, baztertu egingo dira (GMI) 28tik gorako indizea badute eta koipetan %23 baino gehiagokoa badute gizonezkoen kasuan eta emakumezkoetan %31 baino gehiagokoa badute. Guzti hori inpedantzia bioelektrikoaren bitartez eginik .

GMI formula honekin lortuko da:

	Pisua (kg-tan)

GMI.= ------------------------

Garaiera 2 (metrotan)

Pisua barne-jantzitan neurtuko da.

BIGARREN ZATIA: "MEDIKU AZTERKETA"

A.– Bazterketa orokorra.

1.– Mediku-epaimahaiaren iritziz, polizi egitekoa betetzeko mugak jartzen dituzten gaixotasun, síndrome eta gorputz-akatsak izatea.

Era berean, alterazio horiek baztertzeko arrazoitzat jo ahal izango dira hautaketa prozesuaren edozein alditan agertzen direla ere.

2.– Inguruabarreko baztertzetzat joko dira, azterketa egiterakoan bazterketa-taulan sartuta egon arren, bidezko tratamendu mediku-kirurgikoaren bidez zuzen daitezkeen gaixotasun eta lesio aktiboak. Kasu horietan, mediku-epaimahaiak beste epe bat jarri ahal izango du, ikasturtea hasi aurretik, izangaiaren osasun-egoera egiaztatzeko. Hori, egin ondoren, inguruabarreko baztertze-arrazoiak desagertu diren ziurtatuko du.

B.– Ikusmena.

3.– Zuzenketarik gabeko begi-zolitasuna: ez da ikusmen arruntaren 6/10 baino txikiagoa izango begi bakoitzean.

4.– Ikusmen-eremuaren murrizketa aipagarriak.

5.– Koloreak ikusteko alterazioa.

6.– Mediku-epaimahaiaren iritziz, polizi egitekoa oztopatzen duten bestelako oftalmologi prozesuak.

C.– Entzumena.

7.– Entzumen-zolitasuna (entzuteko protesirik gabekoa).

7.1. Estapedektomiagatiko otoesklerosi-zirugia osasun aurrekariak.

7.2. Patologia neurosensoriala, entzumen-zolitasun binauralaren galtzea gutxienez %20a denean, ondorengo formularen arabera ikusita.

		 (5x%galtzea belarririk onenean)+%galtzea belarririk okerrenean

%galtze binaurala= ------------------------------------------------------------------------------------

				 6

7.3. Edozein belarritan %20tik gorako entzumen-zolitasun monoauralaren galtzea, ondorengo formularen arabera ikusita.

		• galtzeak dB en 500, 1000, 2000 eta 3000

%galtze monoaurala= (---------------------------------------------------------- - 25) x 1,5

	 				4

7.4. Alde bat kaltetua; 500, 1000 eta 2000 Hz bataz bestekoa belarririk onenean 25 dB baino gutxiago eta belarririk okerrenean 60 dB baino gehiago denean.

7.5. Alde bat kaltetua; elkarren ondoko bi frekuentzietan bataz bestekoa 45 dB-ko elkarren arteko asimetría aurala.

8.– Bertigo-sindromea.

9.– Mediku-epaimahaiaren iritziz, polizi egitekoa betetzea eragozten duten bestelako otorrinolaringologi prozesuak.

D.– Nerbio-sistema.

10.–Polizi egitekoa betetzea eragozten duen hitz-toteltasuna.

11.– Epilepsia zein gaixotasun horren aurrekariak. Fitxatu gabeko konbultsioak. Edozein etiologiako dardara.

12.– Mugimendu-urritasuna.

13.– Polizi egitekoa betetzea eragozten duten bestelako neurologi prozesuak.

E.– Gogamen-egoera

14.– Toxikapen exogenoa adierazten duten sintomak zein zantzu kliniko biologikoak (Gernuan legez kanpoko droga-matabolitoak antzematea). Toxikomaniak. Alkoholismoa.

15.– Mediku-epaimahaiaren iritziz, polizi egitekoa betetzea eragozten duten bestelako buru nahaste eta jokabide nahasteak.

F.– Lokomozio-aparatua.

16.– Polizi egitekoa normal betetzeko beharrezko den edozein giltzadurako muga funtzionala.

17.– Polizi egitekoa mugatzen duten bizkarrezurreko akatsak.

18.– Mediku-epaimahaiaren iritziz, polizi egitekoa betetzea eragozten duen lokomozio-aparatuko beste edozein prozesu.

G.– Bihotz eta zirkulazio-sistema

19.– Bihotzeko gutxiegitasuna. Bihotzeko gutxiegitasunera jo dezaketen bihotzeko gaixotasunak.

20.– Bihotz-arritmia larriak.

21.– Sendagai bidezko tratamendua eskatzen duen arteri hipertentsioa.

22.– Polizi egitekoa betetzea mugatzen duten gorputz-adarretako bena eta linfa-zirkulazioaren asaldura kronikoa.

23.– Mediku-epaimahaiaren iritziz, polizi egitekoa normal burutzea mugatzen duten bihotz eta zirkulazio-aparatuko bestelako alterazioak.

H.– Giltzurrun-sistema.

24.– Giltzurrun-gutxiegitasuna. Giltzurrun-gutxiegitasunera jo dezaketen giltzurrunetako gaixotasunak.

25.– Mediku-epaimahaiaren iritziz, polizi egitekoa normal burutzea eragozten duten bestelako giltzurrun prozesuak.

I.– Arnas-aparatua.

26.– Arnas-funtzioan ondorio iraunkorrak edo noiz behinkakoak dituzten arnas-gaixotasunak.

27.– Mediku-epaimahaiaren iritziz, polizi egitekoa burutzea mugatzen duen bronkioetako asma.

28.– Berezko pneumotoraxa (behin baino gehiagotan), gerora kirurgiaren bidez zuzendu ez bada behintzat.

29.– Tuberkulosi aktiboa, tratamenduan egon arren.

30.– Mediku-epaimahaiaren iritziz, polizi egitekoa betetzea mugatzen duen bestelako edozein arnas-patologia.

J.– Liseri-aparatua.

31.– Edozein eboluzio-egoeratan dauden hepatopatiak.

32.– Hesteetako hantura-gaixotasun kronikoak.

33.– Polizi egitekoa betetzea eragozten duten liseri-hodiaren edozein tarteko erauzketak, apendizektomiak izan ezik.

34.– Mediku-epaimahaiaren iritziz, polizi egitekoa betetzea mugatzen duen bestelako edozein liseri-prozesu.

K.– Dermatologia.

35.– Orbain erretraktilak edo muga funtzionala sortarazten duen beste edozein lesio.

36.– Mediku-epaimahaiaren iritziz, polizi egitekoa betetzea mugatzen duten bestelako dermatologi alterazioak.

L.– Hematologia.

37.– Odoleko eta organo hematopoietikoetako gaixotasunak, kronikoak edo eboluzio progresiboa dutenak, mediku-epaimahaiaren iritziz, polizi egitekoa burutzea eragozten dutenak.

M.– Bestelako patologiak.

38.– Diabetes mellitus.

39.– Neoplasi prozesuak.

40.– Inmunologi eta erreuma gaixotasunak.

41.– Eritasun infekto-kutsagarriak.

42.– Mediku-epaimahaiaren iritziz, polizi egitekoa betetzea eragozten duen bestelako edozein patologi prozesu.


Azterketa dokumentala