Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2004ko martxoaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Herrizaingo Saila
1146

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena, "20/2004 Dekretua, otsailaren 3koa, Euskal Herriko Polizia kidegoetako funtzionarioen lanpostuen hornidurari buruzko araudia bigarren aldiz aldatzen duena".

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.1 artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.

Euskal Herriko Polizia kidegoetako funtzionarioen lanpostuen hornidurari buruzko araudia bigarren aldiz aldatzen duen otsailaren 3ko 20/2004 Dekretua 2004ko otsailaren 17an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (32 zenbakia), eta bertan aipatutakoen moduko hutsak gertatu direnez, dagokien zuzenketa egiten da ondoren:

– Azalpen-zatiaren bigarren idatz-zatian, amaieran, honakoa dioenean:

"… , beti ere beteko duena eskala berekoa denean edo hurrenez hurreneko behekoa".

honako hau esan behar du:

"… , beti ere beteko duena eskala berekoa denean edo hurrenez hurreneko goikoa".

– Amaieran, dataren aurretik, ezabatu egiten da "Jaurlaritzaren Kontseilura igor dadila" esaldia.


Azterketa dokumentala