Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2004ko martxoaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Euskal Herriko Unibertsitatea
1145

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko ebazpenarena: "Ebazpena, EHUko errektorearena, behin behineko Gobernu Kontseiluak 2004ko otsailaren 3an hartutako erabakia betetzeko dena. Erabaki horren bidez, Errektorea hautatzeko araudia eta estatutuetako hirugarren xedapen iragankorrari jarraituz deitutako hauteskundeetarako egutegia onartu ziren."

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.2 a) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.

Errektorea hautatzeko araudia eta estatutuetako hirugarren xedapen iragankorrari jarraituz deitutako hauteskundeetarako egutegia onartzen dituen behin behineko Gobernu Kontseiluaren 2004ko otsailaren 3ko Erabakia betetzeko den EHUko erretorearen Ebazpena 2004ko otsailaren 10ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (27 zk.), eta bertan aipatutakoen moduko hutsak gertatu direnez, dagokien zuzenketa egiten da ondoren:

– I. Eranskinean, 2655. orrialdean, bigarren koadroan, formularen banalerroa sartu behar da.

– II. Eranskinean, 2656. orrialdean, "Apirilaren 19a. Hautetsia behin-behinekoz aldarrikatu" ondoren, "BOTOA ALDEZ AURRETIK EMATEKO EGUNAK: MARTXOAREN 30 ETA 31" sartu behar da.

– Orrialde horren amaieran, honako hau dioenean:

"BOTOA ALDEZ AURRETIK EMATEKO EGUNAK: MARTXOAREN 30 ETA 31".

Honako hau esan behar du:

"BOTOA ALDEZ AURRETIK EMATEKO EGUNAK: MARTXOAREN 18, 22 eta 23".


Azterketa dokumentala