Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2004ko otsailaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasun Saila
1032

EBAZPENA, 2004ko urtarrilaren 13koa, Osasun sailburuordearena, 2003ko deialdian aurkeztutako osasun-arloko ikerketa-proiektuetarako diru-laguntzak emateko dena.

Osasun sailburuak 2003ko ekainaren 3an emandako Aginduaren bitartez (2003ko uztailaren 3ko EHAA), osasun-arloko ikerketa-proiektuetarako diru-laguntzak emateko deialdia egin zen.

Agindu horretako 12.3 artikuluan ezarrita dagoenez, laguntzak jasotzeko eskabideak Osasun sailburuordeak ebatziko ditu; horretarako, dagokion Balorazio Batzordeak proposatuta, ebazpena eman beharko du, eta EHAAn argitaratu.

Hori guztia kontuan izanik, deialdira bildutako eskabideak aztertuta, Balorazio Batzordeak proposatutakoa hartu da aintzakotzat, eta, horrenbestez,

EBATZI DUT:

Lehena.– Osasun-arloko ikerketa-proiektuetarako diru-laguntzak emateko programa honek duen dotazio ekonomikoa handitzea 67.895 euro. Diru-kopuru horren iturri bi programa izan dira, soberakinak izan dituzte-eta: batetik, ikerketa-arloan jendea prestatzeko bekak eta laguntzak emateko programa; eta, bestetik, osasun-arloko elkarte zientifikoei, elkargo profesionalei, irakaskuntza-batzordeei eta ikerketa sustatzeko unitateei laguntzak emateko programa, beren jardunari euts diezaioten eta langileen prestakuntza-saioak antola ditzaten.

Bigarrena.– Osasun-arloan egitekoak diren ikerketa-proiektu hauek finantzatzea, bakoitzak ondoan duen diru-kopurua emanda:

IZENA	ERAKUNDEA	IZENBURUA	EMANDAKO KOPURUA

AGUIRRE GOMEZ	Galdakaoko Ospitalea	Polimorfismo genetikoek, botikei lotuta, urdail-hesteetako odoljarioan duten eragina: kontrol-kasuei buruzko azterketa.	28.700

Carmelo	

AIZPURU BARANDIARAN	Osakidetza.	Hipertentsio arteriala dutela loaldian apneak eta hipoapneak dituzten pazienteengan, sudur bidez etengabeko presio 	72.600

Felipe		positiboa eta bitarteko biologikoen espresioa eginda, burututako tratamendua eragingarria da.

ALBERDI IBARLOZA	Galdakaoko Ospitalea	Katarata-arloan egokiespena, itxaron-zerrenden lehenespena eta lortutako emaitzak egokiak diren ebaluatzea. 	6.000

Txomin		IRYSS/2.2-katarata, zentro askoren artean koordinatutako proiektua.

ALTUBE URRENGOETXEA	Galdakaoko Ospitalea	Tuberkulosia berandu diagnostikatzeak dituen arrazoiak eta ondorioak.	12.480

Lander	

ARRUTI GONZÁLEZ	Donostia Ospitalea	Aho-barrunbe eta orofaringeko kartzinoma epidermoidearen lepoko eboluzio-aldiko gongoil zelataria T1-T2 NO 	4.450

José Antonio		prozeduraren baliagarritasuna.

AYLLON GARRIDO	Txagorritxu Ospitalea	ZIU sindromearen eragina eta inguruko faktoreekiko erlazioa.	4.720

Nuria	

BEITIA MARTÍN	Galdakaoko Ospitalea	Glukosa-tolerantzia eta intsulina-erresistentzia miokardio infartu akutua duten pertsonengan. Prebalentzia,	16.300

Juan José		identifikazio-fidagaritasuna eta gaixotze-tasa.

BILBAO CATALA	Gurutzetako Ospitalea	Autoinmunitateari dagokionez, suszeptibilitate genetikoaren adierazgarriak eta balizko prebentzio-guneak 	34.730

José Ramón		identifikatzea eta zehaztea: eritasun zeliakoa (DC) eta 1 motako diabetesa (T1DM).

CASTAÑO GONZALEZ	Gurutzetako Ospitalea	Trigr proiektua; 1 motako diabetesa - lehen mailako elikadura-prebentzioa.	11.660

Luis	

CISTERNA CÁNCER 	Basurtuko Ospitalea	Topoisomerasa IV eta ADN girasa-ren geneen mutazioen eraginak duen bilakaera aztertzea, Streptococcus pneumoniae-ren 	43.048

Ramón		isolamendu klinikoetan, levofloxacino eta moxifloxacinorekin minbera direla.

DE LA HOZ TORRES	EHU – Medikuntza 	Zelulen zikloko kontrol-proteinak aztertzea, laringeko minbiziaren aurreko lesioen pronostiko-erakusle gisa.	36.280

Carmen	Fakultatea.

DIAZ PEREZ	Gurutzetako Ospitalea	Gizakiaren azaleko melanomaren bilakaera-faseetan bereizgarri diren geneak identifikatzea.	44.580

José Luis	

FUENTES BIGGI	Gipuzkoako Poliklinika.	Autismoaren posibilitate genetikoaren azterketa: 2, 7 eta 16. kromosomen markatzaile mikrosateliteak, klinikoki ADI-R eta 	15.400

Joaquín		ADO-S sailkatutako pertsona autismodunengan eta beren familiengan.

GONZALEZ TORRES	Basurtuko Ospitalea	Kognizio soziala paziente eskizofrenikoengan eta senideengan.	27.530

Miguel Ángel	

GUERRA MERINO	Txagorritxu Ospitalea	Bularreko minbizia familiakoa, noizbehinkakoa eta goiztiarra denean, BRCA1, BRCA2 eta ATM geneak aztertzea. 	41.100

Isabel	

IRIARTE EZCURDIA	EHU – Epidemiologia	Gaixotasun koronarioaren agerpen, larritasun eta hedaduran arrisku-faktoreek (klasikoek zein berriek) duten eragina (II).	56.080

José Antonio	 institutua.

LEKUONA GOYA	Galdakaoko ospitalea	Klinikako jardun-jarraibideak aplikatzeko informatika-tresna berri bat ezartzeari buruzko ikerketa multizentrikoa. 	10.500

Ignacio	

MILLÁN MARTÍN	EHU – Kimika 	Odolean eta odol-eratorrietan ustez minbizia eragin lezaketen sustantziak zehazteko aukera metodologiko berriak garatzea.	21.680	

Esmeralda	Fakultatea

MUÑOZ LLARENA	Gurutzetako Ospitalea	Minbizi kolorrektal metastatikoa duten pazienteek, fluoropirimidina eta oxaliplatino nahasketa batez tratatu ondoren, 	12.100

Alberto		kimioterapiari dioten erresistentziari buruzko ikerketa farmakogenomikoa egitea, microarray bidezkoa eta biologia molekular

		klasikoko teknikak erabilita.

ORIVE CURA	Basurtuko Ospitalea	Polimorfismo genetikoek, botikei lotuta, urdail-hesteetako odoljarioan duten eragina: kontrol eta kasuei buruzko azterketa.	8.690

Victor	

IZENA	ERAKUNDEA	IZENBURUA	EMANDAKO KOPURUA

R-ANTIGÜEDAD ZARRANZ	Basurtuko Ospitalea	Esklerosi anizkoitza duten pazienteen errehabilitazio neuropsikologikoaren eragingarritasuna. Eredu izateko saioa.	20.200

Alfredo

RODRIGUEZ HIDALGO	Bizkaiko Ikerketa )	Bihotz-hodietako gaixotasunean (LMA), bigarren mailako prebentziorako programa integral baten eraginari buruzko 	4.300

Ana Isabel	Unitatea (LMA	ebaluaketa multizentrikoa.

TORCAL LAGUNA	Bizkaiko Ikerketa 	Osasun-zentroan jagondako ariketa fisikoa egiteko programaren eragina, kardiopatia iskemikaren bigarren 	10.800

Jesús	Unitatea (LMA)	mailako prebentzioan.

URRETA BARALLOBRE	Donostia Ospitalea	Diagnosi-probak eskatzeko jarreran, diagnosi-efikaziarako neurriek duten eragina.(CRID proiektua)	6.180

Iratxe	

VALLS SOLER	Gurutzetako Ospitalea	Surfaktantez eta perfluorokarbonoz egindago tratamenduari erantzuterakoan ernarialdi-garaiak duen zerikusia, jaiotzekotan 	21.600

Adolfo		egonda, birikietako heldugabetasuna duten bildotsetan.

VAZQUEZ GARCIA	Gurutzetako Ospitalea	HNF4alfa, IPF1, HNF1beta eta NEUROD1 geneen ezaugarri molekularra, baita mody no mody2, no mody3 	31.880

José Antonio		motetako diabetesa ekar lezaketen beste gene batzuena ere.

VIDAL VANACLOCHA	Pharmakine S.L.	Leku jakinetan urologia-tumoreak (prostata, giltzurruna eta maskuria) aurreratuta dituzten pazienteengan, ezkutuko 	21.600

Fernando		metastasi-sakabanaketa antzemateko diagnosi molekularra egiteko zerbitzua sortzea.	

Hirugarrena.– Kontuan hartu da aurrekontuetan mugak daudela, proiektu batzuek beste erakunde batzuetatik finantza-laguntza jaso dutela eta deialdi-aginduan lehentasun-irizpide batzuk ezarri zirela; horenbestez, honako ikerketa-proiektu hauei laguntza ezestea erabaki da:

IZENA	ERAKUNDEA	IZENBURUA

FRANCO VICARIO Ricardo	Basurtuko Ospitalea	EAEko bi ospitaleetako BAMEko kideen artean dagoen tuberkulosi-infekzioari buruzko ikerketa.

ABALIA CAMINO Inmaculada	EHU – Erizaintza Eskola	Osasun-arloko heziketak 40-60 urte bitarteko emakumeen bizitza-kalitatean eta lehen mailako osasun-zerbitzuak eskatzerakoan duen eragina.

ALVAREZ DIAZ Francisco José	Gurutzetako Ospitalea	Garaia baino lehen jaiotako umeek izan lezaketen kalte zerebrala. Itolarri perinataleko esperimentazio-eredu baten ebaluazioa eta prebentzio-estrategiak.

ALVAREZ DÍAZ Antonia 	EHU – Medikuntza Fakultatea.	Garaia baino lehen jaiotako umeek izan lezaketen kalte zerebrala. Itolarri perinatalak dakarren kalte tisularreko mekanismoetan dauden zelula-oinarriei buruzko ikerketa.

ALLENDE RAZQUIN M. Ángeles	Txagorritxu Ospitalea	Infekzio nosokomialaren bilakaera, kirurgia-unitate batean, zain zentraleko kateterrari lotuta eta erabilitako konexioa kontuan hartuta.

ANTON ARANDA Enrique	Zumarragako ospitalea	Goierrin (Gipuzkoa) bihotz-hodietako gaixotasunaren lehen eta bigarren mailetako prebentzioak aztertzea. Ezbeharra gertatu aurreko arrisku koronarioaren kalkulua. Kostuen kalkulua.

APIÑANIZ FZ. DE LARRINOA Anton	Lakuabiz-karra OZ	Konplikaziorik gabeko gernu-aparatuko infekzioa beheko hodietan. Fosfomizina vs Trimetoprim-sulfametoxazol konparazioa.

ARANZABAL PEREZ José I.	Gurutzetako Ospitalea	Transpalntea (giltzurrunetakoa, gibelekoa edo bihotzekoa) izan duten pazienteen bizi-kalitatea.

ARECHAGA MARTINEZ Juan M.	EHU – Medikuntza Fakultatea.	Genetikoki aldatutako zelula germinalak eta enbrioi-zelulak transplantatzea, antzu diren animalien hazi-hodietan.

ARENAS MIRAVE Juan I.	Inbiomed	Hesteetako inflamazio-gaixotasuna. Genetika-faktoreek duten eragina aztertzea, Gipuzkoan gaixotasun hori duten pazienteen artean.

ARENAZA MERINO Juan C.	Basurtuko Ospitalea	Plasma autologoa, hazkunde-faktoreetan aberatsa (GF). Lesio osteoartikularretan eta lokailu-lesioetan aplikatzea.

ARRIETA LEZAMA Javier	Basurtuko Ospitalea	Giltzurrunetako eskasia kronikoa izanda eta ordezko terapia erabilita gertatzen den komorbilitateari buruzko azterketa.

AYERDI SALAZAR Eduardo	Txagorritxu Ospitalea	Ultzera topikoak tratatzerakoan, hazkunde-faktoreetan aberatsa den plasma autologoa erabiltzeak duen segurtasuna eta eragingarritasuna aztertzea.

AZPEITIA SERON Mª Eugenia	Olarizu OZ	Dolu-garaian jendeari laguntzeko programa bat eragingarri ote den aztertzea.

BARCELO GALINDEZ José Ramón	Gurutzetako Ospitalea	Biriketako kartzinometan (txikiak ez diren zelula lehorgarrietan) gongoil zelataria detektatzeko teknika baliagarri den aztertzea.

BUJANDA FDZ DE PIÉROLA Luis	San Eloy Ospitalea.	CCR duten pazienteen senideek ere (lehen mailakoek) neoplasia kolorrektala izatea.

BUSTURIA JIMENO Mª. Ángeles	Gurutzetako Ospitalea	"X-ahula" aurre-mutazioari lotutako fenotipoan eragina duten arrisku-faktoreak identifikatzea.

CALLADO HERNANDO Luis F.	EHU – Farmazia Fakultatea.	Tumore glialen diagnosia eta pronostikoa egiteko adierazle izan litezkeen markatzaileak ebaluatzea giza garunean.

CILLA EGUILUZ Carlos Gustavo	Donostia Ospitalea	A Hepatitisa Gipuzkoan. Prebalentzia, intzidentzia eta epidemiologia molekularraren bilakaera.

COBO ESTEBAN Ana Mª	Donostia Ospitalea	Gizonezkoaren zelula germinaletan DM1-ari lotutako hedadurak denboran duen egonkortasuna, eta ondorengoengan duen banaketa ikertzea.

CROVETTO DE LA TORRE M. Ángel	Basurtuko Ospitalea	Erdi-mailako oideoko eta mastoideko kolesteatomari lotutako faktore angiogenikoak. Hamabi urteko umearen kolesteatoma eta heldu batena konparatzea eta aldeak ikustea.

IZENA	ERAKUNDEA	IZENBURUA

CUADRADO DEL BARRIO Emilio	Donostia Ospitalea	VIH birusak infektatutako pertsona batzuek duten berezko inmunitateari buruzko analisi fenotipikoa eta funtzionala.

DE JUAN ECHAVARRI Mª Dolores	Donostia Ospitalea	Bularreko minbizia erregulatzen duten T linfozitoen proportzioak eta TGF-beta espresioak pronostikorako duten balioa.

DIAZ DE OTAZU 	Txagorritxu Ospitalea	Linfomak diagnostikatzeko, normalizatzeko eta balioztatzeko teknika molekular berriak.

TZ DE MARIGORTA Ramón	

ECENARRO MUGAGUREN Amaya	Algorta OZ	Osteoporosia, osasuna sustatzeko eskuhartze baterako egoera aztertzea; bizimodua, prebalentzia eta diagnosi-metodoen baliagaritasuna aztertzea.

ESTEBAN GONZALEZ Cristobal	Galdakaoko ospitalea	Biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoaren okerragotzea ospitalean tratatzeko bide klinikoa ezartzeari buruzko ikerketa kontrolatua.

EZCURRA SÁNCHEZ Jesús	Arabako Psikiatria Ospitalea.	Eskizofrenia agertzeko eta garatzeko profila: pronostiko-faktoreak eta tratamendu eragingarrien aukerak aztertzea.

EZKURRA TALEGON Agustín	EHU – Farmazia Fakultatea.	Gripe-izurriteak hedatzen diren garaian osasun-alertarako sistema baten aplikazioa eta metodologia garatzea, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden zirkulazio atmosferikoaren motak aztertuta.

EZPELETA BAQUEDANO Mª Carmen	Basurtuko Ospitalea	Infekzio nosokomiala ikertzeko INFHOS informatika-sistema aztertzea.

FERNANDEZ IBAÑEZ Eduardo	Santiago Ospitalea.	Plantago ovata-ri alergia izatea: prebalentzia eta alergenizitatea aztertzea osasun-langileen artean.

FERNANDEZ MARTINEZ Manuel	Gurutzetako Ospitalea	Alzheimer gaixotasunaren detekzio goiztiarra: predikzio-adierazleak ikertzea, kognizio-hondamen arina duten pazienteengan.

FREIJO GUERRERO Mª Mar	Basurtuko Ospitalea	Osasun-barruti batean garuneko hodietako gaixotasunari buruzko azterketa egitea.

GALLEGO ANDRES Lucia	EHU – Medikuntza Fakultatea.	"DNA ARRAY" test-sistema garatzea, antibiotikoen aurkako erresistentzia-adierazleen detekzio eta identifikazio goiztiarra egiteko eta infekzio nosokomialaren kontrolean aplikatzeko, A. baumannii erresistentzia aniztun isolatzaileak erabilita.

GARCIA PEREZ Ana Luisa	Neiker	Araban akainak kutsatutako zenbait agenteren bektoreei buruzko ikerketa klinikoa.

GARCIA-MONCO CARRA Juan Carlos	Galdakaoko ospitalea	Migraina duten pazienteak automedikatzea: eskuhartze-programa bat ebaluatzea eta bizi-kalitatea aztertzea.

GARCÍA-ORAD CARLES África	EHU – Medikuntza Fakultatea.	Linfomen analisi molekularra: Hodkin linfoman tumoreak kentzen dituzten geneak eta suszeptibilitate-genotipoak detektatzea.

GASTAMINZA LASARTE Gabriel	Santiago Ospitalea.	Talde paraleloetan egindako saiakuntza kliniko aleatorioa, "placebo"z kontrolatua eta itsu bikunekoa, latexarekin minbera diren pazienteak tratatzerakoan, inmunoterapia sublingualaren eragingarritasuna eta segurtasuna baloratzeko.

GOMEZ BELDARRAIN Mª Ángeles	Galdakaoko ospitalea	Bekoki-lobuluaren zeregina pentsamendu kontrafaktualak sortzeko orduan, eta pentsamendu horien zerikusia gizakiaren gaitasun kognitiboetan, emozionaletan eta izakeran.

GONZALEZ-PINTO ARRILLAGA	Santiago Ospitalea.	Haurtzaroko eta nerabezaroko psikosia: arrisku-faktoreak eta hasierako egoera psikotikoen adierazleak.

Ana	

GUTIERREZ FRAILE Miguel	Gurutzetako Ospitalea	Eskizofrenia agertzeko eta garatzeko profila: pronostiko-faktoreak eta tratamendu eragingarrien aukerak aztertzea.

HERNANDEZ BLAZQUEZ Manuel	Basurtuko Ospitalea	Gaixotasun neoplasikoak dituzten pazienteengan, eta/edo bere senideengan, jardun psikoonkologikoak dituen ondorioen adierazleak.

IZENA	ERAKUNDEA	IZENBURUA

IBAÑEZ ORTEGA Sara Begoña	Ortuellako OZ.	Mellitus diabetesa garatzeko sindrome metabolikoak haurdunaldian izan lezakeen predikzio-balioa, eta, erditu ondoren, epe laburrean amak zein haurrak duten arrisku baskularrerako faktoreak (GESTA-MET).

ILLARRAMENDI ECHABE Mª Aránzazu	EHU – Informatika Fakultatea.	Pertsona adindunentzako telelaguntza martxan jartzeko sistema berritzailea garatzea, informazio- eta komunikazio-teknologiaren aurrerapen berrietan oinarrituta.

ISUSI MONASTERIO María Pilar	Arabako Psikiatria Ospitalea.	 Eskizofreniaren endofenotipo kognitiboa eta COMT (catechol-O-methyltransferase) eta MAOB (monoamine oxidase B) geneen aldagarritasun genetikoa.

LAFUENTE SANCHEZ José Vicente	EHU – Medikuntza Fakultatea.	Ehun peritumoralaren profil antigenikoa giza gliometan.

LAMPREABE GAZTELU Ildefonso	Gurutzetako Ospitalea	 Giltzurrun-transplantea izan duten pazienteengan, "de novo" minbiziek duten intzidentzia. Tumorearen iraupen librea eta arrisku-faktoreak.

LARAUDOGOITIA ZALDUMBIDE	Galdakaoko ospitalea	Miokardio-infartu akutuaren ondoren bentrikulu-funtzioa aztertzea. Kontrastedun zein kontraste

Eva		gabeko ekokardiografiak alderatzea, erresonantzia magnetikoa urre-patroi izanik.

MARINO SÁNCHEZ Aida	EHU – Zientzia Fakultatea.	Hazkunde Epidermikoaren Faktorea (EGF) eta P2 errezeptore purinergikoak gizakiaren listu-guruin txikietan. Gizakiaren jariakinak "in vitro" ereduan, C57BL sagu transgenikoan.

MARTÍNEZ DE PANCORBO	EHU – Farmazia Fakultatea.	BRCA1, BRCA2 eta ATM geneak aztertzea, bat-bateko eta familiako bular-minbizi goiztiarrean:

GÓMEZ Mª Ángeles		gene supresoreen inhibizioa detektatzeko pronostiko-balioaren analisia.

MARTINEZ FERNANDEZ Isabel	Galdakaoko ospitalea	Erresonantzia magnetikoa, giltzurrunetako polikistosiaren diagnosi klinikoa egiteko teknikarik

		eragingarriena.

MENDICUTE DEL BARRIO Javier	Donostia Ospitalea	Katarata-arloan egokiespena, itxaron-zerrenden lehenespena eta lortutako emaitzak egokiak diren ebaluatzea. Gipuzkoako osasun-barrutia. IRYSS/2.2-katarata, zentro askoren artean egindako proiektua.

MENDOZA ARTECHE Lorea	Pharmakine S.L.	Berriz gaixotzeko edo berreritzeko arriskua ebaluatzea, metastasi hepatikoa operatuta dutenengan, potentzial proinflamatorioa eta proangiogeniko tumoralaren molekula-adierazleak aztertuta.

MUÑOZ ARRONDO Roberto	Txagorritxu Ospitalea	Loaren arkitekturan dauden gorabeherak, amnesia-tipoko hondamen kognitibo arina duten pazienteengan.

OCHOTORENA ZUBIZARRETA Itziar	Inbiomed	Epidermolisia. Larruazaleko herentziazko gaixotasun bati buruzko ikerketa.

OJEDA DEL POZO Natalia	Deustuko Unibertsitatea.	Eskizofrenia agertzeko eta garatzeko profila: pronostiko-faktoreak eta tratamendu eragingarrien aukerak aztertzea.

PAISAN GRISOLIA Luis	Donostia Ospitalea	Garaiz aurretik jaiotako haur pisu txikikoen gurasoen estres psikologikoa.

PEREZ DE ARRIBA 	Osasun Saila.	Zitologiako eta tumoreetako adierazleak, kolon-ondesteetako minbizia kentzeko hasierako kirurgia-saioan

DIAZ DE ARGANDOÑA José Luis		lortutako peritoneo-likidoan neurtuta; berreritzeak detektatzeko pronostiko-faktore modura duten balioa.

PEREZ HOYOS Mª Teresa	Gurutzetako Ospitalea	Oldar egiteko eta erlaxatzeko teknikak erabilita, esku-hartze psikologikoak bizitza-kalitatean duen eragin aringarria, mikrozitikoa ez den eta kimioterapia-tratamendua duen IV estadioko biriketako minbizia duen pazientearen kasuan.

PEREZ TIERNO Santos	Santiago Ospitalea.	Atzeko bidetik barne-finkatzaile laburra erabilita eta hautsitako ornoa berreginda eta instrumentatuta, "Raquis Toracolumbar" haustura ezegonkorraren tratamenduari buruz zenbait zentroren artean egindako ebaluazioa.

REBLET LOPEZ Concepción	EHU – Medikuntza Fakultatea.	Arduratzen al da klaustroa ere epilepsiaz? Klaustroko inhibizio-zirkuituei buruzko ikerketa eta garun-azalean duten eragina.

RIVERO TORREJÓN Borja	Donostia Ospitalea	Giza papilomaren birusa (HPV) bulbako lesio azetozurietan.

IZENA	ERAKUNDEA	IZENBURUA

RODRIGUEZ ALVAREZ Elena	Erizaintza Eskola.	Etorkinak euskal osasun-sisteman integratzea, kulturen arteko medikuntza anitzaren ikuspegitik begiratuta.

RUIZ IRASTORZA Guillermo	Gurutzetako Ospitalea	Lupus eritematoso sistemikoa duten pazienteen biriketako alterazio funtzionalari buruzko azterketa: prebalentzia, progresioa, lotura kliniko-inmunologikoak eta gaixotasunaren bilakaerarekin duten zerikusia.

RUIZ DE GAUNA LPZ DE 	Txagorritxu Ospitalea	T Troponina dialisia behar duten pazienteengan. Gaixotzeko/hiltzeko arriskuaren adierazlea.

HEREDIA Ramón

RUIZ DÍAZ Mª Trinidad	Donostia Ospitalea	LGI1 proteinaren adierazlearen azterketa garuneko astrozitometan. Pronostiko-markatzailearen erabilera eta Ki 67 zelula-ugalketaren antigenoarekin eta gradazio morfologikoarekin duen korrelazioa.

SANTAOLALLA MONTOYA Francisco	Basurtuko Ospitalea	Linfogammagrafiaren bidez gongoil zelatariaren aztertuta, predikzio-balioa lortzen da, buruko eta lepoko tumore gaiztoetan gongoiletako metastasiak izan lezakeen eragina baloratzerakoan.

SANZ ROJO Raúl	Donostia Ospitalea	Hizkuntza-arloan atzerapen mentala duten pazienteen kromosomen inguru subtelomerikoak aztertzea.

TUNEU VALLS Anna	Donostia Ospitalea	Larruazaleko minbiziaren screening-a gure inguruan arriskua duten pazienteengan.

VALDIVIELSO LOPEZ Andrés	Gurutzetako Ospitalea	Tacrolimus erabilita garbiketa epatikoak duen efektua, transplante hepatikoaren iskemia beroan, inflamazioa, mina eta birsorkuntza parenkimalaren molekula-markatzaile goiztiarren adierazlea erabilita: funtzionaltasun-parametro klinikoekin erlazionatzea.

VARONA FRANCO Luis	Basurtuko Ospitalea	Odoleko parametro glutamatergikoak aztertzea, Alzheimer gaixotasuna, esklerosi lateral amiotrofikoa eta esklerosi anizkoitza duten pazienteengan.

YANGUAS LEZAUN José J.	Matiako Gerontologia Institutua.	Alzheimer gaixotasunak dituen adierazle biologikoen ezaugarriak zehaztea. Predikzioan eta terapian izan dezaketen gaitasuna baloratzea.

ZABALZA MATILLA Jesús O.	San José Poliklinika. 	Lan-esparruan eragin elektromagnetikoa jasateak osasunean izan ditzakeen efektuak baloratzea.

ZORROZUA AYERBE Ibon	Bermeoko Psikiatria Ospitalea.	Eskizofrenia dutenen funtzionamendu kognitiboa eta psikosozialaren ikerketa konparatiboa.

Laugarrena.– Honako ebazpen honek ez du administrazio-bidea ixten, eta, beraz, honen aurka interesatuek gora jotzeko errekurtsoa aurkez lezakete Osasun sailburuari zuzenduta, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen denetik hasita, betiere, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak moldatutako azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera; horrez gainera, ongi iritzitako beste edozein errekurtso ere erabil lezakete.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko urtarrilaren 13a.

Osasun sailburuordea,

RAFAEL CERDÁN ARANDIA.


Azterketa dokumentala