Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2004ko otsailaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa
1020

IRAGARKIA, Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxako gobernu-organoaren berritze-prozesua dela eta Bezeroen Ordezkarien zerrendak argitaratzeari buruzkoa.

Otsailaren 21etik 26ra arte, bi egunak barne, jendaurrean ipiniko dira ezarleen aldetik Kutxako Batzar Nagusian parte hartuko duten 43 Kontseilari Orokor hautatzeko Bezeroen Ordezkarien behin-behineko zerrendak.

Kutxaren sukurtsal bakoitzean bertako Barrutiari dagokion Bezeroen Ordezkarien zerrenda agertuko da.

Bulego Nagusian ordea, Barruti guztiei dagokien zerrenda orokorra egongo da jendaurrean ipinia.

Otsailaren 28ra arte, egun hori ere barne, egokitzat jotzen diren eskakizun eta aurkapenak aurkeztu ahal izango dira.

Behin Hauteskunde Batzordeak aurkeztu diren aurkapenak ebatzi eta gero, jendaurrean Bezeroen Ordezkarien behin betiko zerrendak, era berean, agertaraziko dira, dagozkien xedeetarako.

Donostia, 2004ko otsailaren 19a.

Hauteskunde Batzordearen idazkaria,

ENEKO OLANO LOUVELLI.


Azterketa dokumentala